1) ERREGE BIDEA
Gernika-Bermeoko kostaldetik igarotzen da, hau da, Bizkaiko antzinako jaunen pausoak jarraituz; izan ere, jaun horiek Gernikako Arbolaren azpian zin egiten zituzten bizkaitarren legeak.
Foru-hiribildua den Gernika-Lumotik ateratzen da, Euskal Herriaren eskubideen eta askatasunen ikurra den Gernikako Arbola ezagutzeko, baita Gernika Jai Alai pilotalekua, zesta-puntaren katedrala, eta Andra Mariaren Eliza gotiko-errenazentista ere.
Foruan, herrixka erromatarra eta Tourseko San Martin Eliza (XVII. mendea) nahitaezkoak dira eskualdearen historia ezagutzeko.
Muruetan paduran murgilduta, teileria zaharrak arkeologia-arrastakin bat eskaintzen du. Busturian sartuta, benetako Galtzada Erreala “zapaldu” ahalko dugu, txakolin-parra zaharrekin. Madariaga Dorreak biodibertsitatera hurbilduko gaitu.
Sukarrietan, ezagutu ezazu Portuondoko ainguraleku erromatarraren historia; bista ederrak dituen Txatxarramendiko Uhartearen parke botanikora joan eta atseden bat hartu San Antonioko Hondartzan.
Mundakak Urdaibaiko estuarioaren bista ikaragarriak oparitzen dizkizu Talaiatik, baita itsaso irekiaren bistak ere, Santa Katalinako ermita liluragarritik.
Ibilbidea Bermeon amaitzen da. Horren historia adierazten dute Arrantzaleen Museoak, San Frantzisko Komentuko klaustro gotikoak eta San Joaneko Arkuak edo Santa Eufemiako Elizak (XVI. mendea). Derrigorrezkoa da Gaztelugatxeko Doniene bisitatzea. Hitzik gabe geratuko zara
ras.
2) ARTADIAREN DOMEINUAK
Artadiaren edertasuna osatzen da Urdaibaiko estuarioaren eskuineko ertzeko herri txikien inguruan.
Kortezubin, Santimamiñeko kobak historiaurrean murgiltzen zaitu eta, Oman, haranaren isiltasunak hitz egiten du eta Margotutako Basoa sorgintzen du. Mehatxatutako basafauna Basondon babesten da.
Ondoko Gautegiz Arteagan, arreta jarri San Lorentzo ermitan (XVI. mendea) eta gazteluan, paisaian agertzen dena. Bertan, Urdaibai Bird Centerretik behatzen diren hegazti migratzaileek indarrak birjartzen dituzte.
Ibarrangelu biodibertsitatearen adibide da: Laida eta Lagako hondartzetako ofitak eta dunak eta horiek inguratzen dituen artadia oso bestelakoak dira. Hori zeharkatzean, San Pedro Atxarreko behatokiak Urdaibaiko estuarioaren bista izugarria eskaintzen du eta, udalerriaren erdigunean, San Andres Elizarako bisita gidatua benetan da harrigarria, horren ganga ikusgarriarekin.
Elantxobek antolamendu bertikala dauka, non xarma eta paisaia uztartzen diren, eta estilo neoklasikoko (XIX. mendea) eraikinak gordetzen ditu eta itsasoa ukitzen du bere portu txikian.
Ean, herri-gunea pintoreskoa da, itsasadarrak egituratzen du eta segidako zubiek zuinkatzen dute. Horrela, guztiz landa-izaerakoak diren Natxitua eta Bedarona auzoen kontrapuntua da, baita kala harritsu lasaiena ere. Besteak beste, balio ekologiko altuko Ogellako kala dago bertan.
3) GOLAKO IBAIAREN IBILBIDEA
Landa-izaera nabarmena duten eta Golako ibaiaren bi ertzeetan sortutako barrualdeko herrietatik igarotzen da.
Ajangizen hasten da, Gernika-Lumoko ibarraren gaineko behatoki naturala dena. Jaunaren Igokundearen Eliza (XIX. mendea) harrigarria da bere tamainagatik.
Mendatan, berezia da Montalban Dorretxea (XVI. mendea), oinplano pentagonala duen Euskal Herriko bakarra. Halaber, interesgarria da San Migel Eliza (XVI. mendea). Marmizko auzoan, Olazarra errotaren eta burdinolaren aztarnek gogora ekartzen dute gizakiaren eta lurraren arteko lotura oso estua.
Erdi Arotik, Arratzu kostaldeko Donejakue Bidearen igarobidea da eta antzina Artzubiko zubi erromatar ederraren bidez igarotzen ziren. Santo Tomas parrokiak Bizkaiko barrokoko korurik garrantzitsuenetarikoa dauka. Loiolako auzoan, Arrolagune Arrolako Oppidumaren interpretazio zentroa da, Bigarren Burdin Aroko aztarnategi arkeologikoa.
4) ERDI AROKO IBILBIDEA
Historia arakatzen du Muxikako herri zabaletik atera gabe; bertan, sakabanatutako auzoak daude eta ondare historiko eta kultural aberatsak zipriztintzen du.
San Romaneko auzoan, Muxika Dorretxe ospetsua dago (XVI. mendea), bandoen gerrak amaitutakoan landa-jauregi bihurtu zena. San Roman ermita landako arkitektura erlijiosoaren adibide zoragarria da.
Ibarruri auzorantz, Etxezarreta Jauregia ikus dezakegu, baita Olabarriko errota eta San Pedro eta San Pabloko ermita gotikoa ere (XV.-XVI. mendeak). Horren ostean, Erdi Aroko inspirazioko Andra Mari Eliza (1930) dago, baita kalbario barroko polit bat ere. Aurrerago, Ormazako jauregi barrokoa eta Ibarruriko Perretako Zaldikoa. Undako herrixkan, Erdi Aroaren amaierako baserrien edertasun arkitektonikoa aztertu.
Magunas erabat landako auzoa da eta, bertan, nabarmentzekoa da San Lorentzo ermita, estilo barrokoa eta egurrezko korua dituena.
Hortik hurbil dago Bizkaiko Balkoia (Mendata), Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren barrualdeko behatoki zoragarria.
5) BASERRIAK ETA ESTELAK
Ibilbide bat benetako altxor naturalak eta kulturalak gordetzen dituzten herrien eta auzoen ohitura eta tradizioetatik.
Muxikatik ateratzen da, San Vicente Elizan, balio handia daukana hegoaldeko fatxadako zurburu erromatarrengatik.
Morgarako bidean, Gerekizko gainean, interesgarriak dira erromatarren aurreko jatorria duen San Esteban ermita eta horren erromatarren garaiko bi hilarriak
(III. eta IV. mendeak). Andra Marira heltzerakoan, Zorroza Jauregia (XVIII. mendea),
arku bikoitzeko arkupea daukana, tokiko baserri askoren estiloaren aitzindaria eta adibidea izan zen. Meakaurren, San Martin Eliza errenazentista behatu beharra dago; horrek portale manierista polita dauka garaipen-arku gisa (XVI. mendea) eta opari bat da. 1515ean sortutako 1766ko Santo Kristo Gurutziltzatuaren ermita parean dago.
Ibilbidea Errigoitin amaitzen da. Metxikas eta Zallobanteko auzoan, familientzako primerakoa den aisialdi-gune polit batean ondoan, San Lorentzoko Eliza neoklasikoa dago. Elexalden, nabarmendu beharra dago Idibaltzagako Andra Mariaren tenplu izugarria . San Antonioko santutxo handiaren aurrean, eskualde osoko forja-lanik onenetarikoa. Bizkaigane mendira igotzeak badauka paisaia-saria.
6) HISTORIAURREKO HARANETATIK URDAIBAIKO GAILURRETARAINO
Historia eta natura elkarrekin doaz ibilbide sakon eta oroitarazle honetan.
Santimamiñeren behealdean, Kortezubin, Omako harana hedatzen da; paraje berde eta isil idiliko honetan baserri apartak daude eta, antzinako nekeen ostean, Bolunzuloko eta Olakoerrotako errotek atseden hartzen dute.
Urdaibaiko herririk altuena Nabarniz da eta, bertan, jatorri gotikoko Gorritiz-Gorostizagako Andra Mariaren Elizaren dorrea altxatzen da . Hemendik, erraz heltzen da Iluntzarreko gailurrera, Urdaibairen eta Lea-Artibairen gaineko panoramika zirkular ikaragarria eskaintzen duena.
Ikazurietako auzoan, Ikazuriaga baserria kontserbatzen da; baserriak 500 urte baino gehiagoko antzinatasuna dauka eta haritz-egurreko egitura itzela (XVII. mendea). Lekerikan, Aldekoa baserria dago (XVIII. mendea); horrek fatxada atzeratua dauka balkoi jarraituen solairu bat edo bi hartzeko, haran honetako baserrietan soilik ematen den berezitasuna. Horrez gain, armarri ederra dauka eta arkupe-sarbidea, kapitel jonikoko zutabe batekin. Arrola mendira igotzean, Bigarren Burdin Aroko gotortutako herrixka harrigarri bat ikus daiteke, orain ikerketa-arkeologikoko prozesuan dagoena.
Ereño bertako harrobietako harri gorrixkagatik da ezaguna; izan ere, erromatarrek kristoren ondorengo I. mendean jadanik ustiatzen zituzten harrobiak. Bertan, nabarmentzekoak dira garai bat eta San Migel eliza, bertako harrobietako harriarekin eraikitakoa, herri-guneko zenbait etxe bezalaxe. Nahitaezko bisita bat da Ereñozarreko San Migel ermita, bista paregabeak dituelako Durangaldeako mendietara eta Gorbeara eta Mundakako itsasadarrera eta itsasora ere bai. Gailurrean egindako indusketa arkeologikoetan ikusi da zenbait nekropoli daudela, baita erdi aroko gaztelu bat ere.