Apirila: GERNIKAKO BONBARDAKETAREN URTEURRENA – apirilak 26
Gernikan bonba-hegazkin alemaniarrek eta italiarrek hiribildua bonbardatu zuten eguna gogoratzen da. Egun horretan zehar eta aurreko egunetan, hainbat ekitaldi egiten dira zorigaiztoko data hori gogoratzeko eta etorkizun baketsua aldarrikatzeko.
Maiatza:BERMEOKO ARRAIN AZOKA
Azoka hau herriko marinel eta kontserba tradizioaren erakusleiho bilakatzen da urtero. Lamera parkean egoten dira salmenta-postu guztiak baina udalerriko beste eremu batzuetan ere ekintzak egoten dira, kofradia zaharrean, talan edo arrantzaleen museoan, esaterako.
Ekaina: SAN JOAN GAUA
Mundakak jentilen garaitik bizirik mantendu duen tradizioa da San Joan bezperako suarena. Kondairak dioenez, ekainaren 23ko gauean sorgina agertuko da herriko kaleetan barrena, sutara eramateko prest. Atzean utzi nahi duen guztia sutara jaurti eta bertan erre dezake nahi duen orok.
Julio: MADALENAK – uztailak 22
Marinel tradizioaren parte den jai hau Bermeon, Mundakan eta Elantxoben ospatzen da. Antzina Bermeo eta Mundaka udalerrien artean Izaro irlaren jabetzagatik izandako liskarra gogoratzen da jaiarekin. Egun horretako arropa da jaiaren bereizgarrietako bat: mahoizko arropa urdina eta arrantzale zapia.
Iraila: MENDATAKO MENDI MARTXA
Kultura eta kirola batzen dituen proba honek harrera hobea izaten du urtez urte. Eskualdean egiten den mendi martxarik zaharrena da eta ibilaldi neurtua zein mendi-lasterketa barne hartzen ditu.
Urria: GERNIKAKO URRIKO AZKEN ASTELEHENA
Gernika-Lumoko azokarik handiena da. Jaiegun honek ez du parekorik eta Euskal Herriko ekoizleak, baserritarrak eta artisauak batzen ditu herrian. Salmenta-postuekin eta erosteko prest dauden milaka pertsonarekin betetzen dira kaleak. Egun horretan 10.000 pertsona inguru hurbiltzen dira Gernikara. LIrakurri gehiago
Diciembre: MARIJESIAK
Tradizio honek bizirik dirau zenbait herritan, Gautegiz Arteagan eta Ean esaterako, baina batez ere Gernika-Lumon. Bertan gizon-emakumeak goizaldean ateratzen dira Jesusen jaiotzari buruzko bertsoak kantatzera, Gabonen aurreko bederatzi gauetan. Bederatzi gau horiek igarotakoan, txistularien laguntzarekin herrian barrena abesten joan behar dela dio tradizioak, eta inguruko tabernetan txikiteoan bukatu beharra dagoela.
AGENDA kirolak estropadak zeharkaldia running
Martxotik urrira bitartean:
Busturialdeko hainbat udalerrik mendiko probak antolatzen dituzte, bidezidor kirola eta kultura konbinatzen dituztenak. Jende guztiarentzako kirol hitzorduak dira oro har, giro paregabean eta paisaia ikusgarrietatik egiten direnak.
Iraila: ESTROPADAK
Eusko Label Liga traineruen lehiaketarik garrantzitsuena da. Bermeoko uretan egiten den estropada zirraragarri hau bat dator denboraldi amaierarekin eta Bermeoko jaiekin.
Iraila: ZEHARKALDIA SALOME CAMPOS
Itsas zabalean egiten den igeriketa-proba honen ibilbidea 5000 metrokoa da, Bermeoko portutik Izaro irlaraino joan eta bueltan etorri. Duela ia 100 urte Campos enpresaren fundatzaile izandako Salomek erakutsitako balentriaren omenetan egiten da proba hau.