Urdaibai Bird Center
Urdaibai Bird Center publikoari irekitako espazio bat da, hegaztiak ikertzeko zentro handi bat eta paduraren behatoki pribilegiatua, hau da, laburbilduz, naturaren museo bizi handi bat, non hegaztiek markatzen duten norabidea. Nahitaezko geralekua da ornitologiaren zaleentzat eta naturaren ikuskizunaz gozatzen duten pertsona guztientzat.
Gautegiz Arteagan dago, erreserbaren bihotzean bertan, eta bista ikaragarriak ditu. Gehiago irakurri
BEHATOKIAK
Ozolloko Behatokia
Gautegiz Arteagako Ozollo auzoan kokatuta dago, hain zuzen ere, Arteagako Gazteluaren inguruan. Paduraren ur-gunerik sakonena ikustea ahalbidetzen du. Urdaibai Bird Centerrek kudeatzen du eta sarbide librekoa da, astearteetan izan ezik.
Oruetako Behatokia
Urdaibai Bird Centerretik oso hurbil dago, metro gutxi batzuetara. Txabola honetatik, hegaztiak bere habitatean beha daitezke, horiei eragotzi gabe. Urdaibai Bird Centerrek kudeatzen du eta sarbide librekoa da, astearteetan izan ezik.
San Cristobalgo Hegaztien Behatzeko Puntua
Hegaztien behatoki hau Busturiako San Cristobalgo auzoan kokatuta dago eta bertara tren-geralekutik heltzen da. Ekipamendu publiko hau txabola-behatoki espezifiko bat da padura eta hegaztiak behatzeko.