DONEJAKUE BIDEA

Urdaibaitik, Kostaldeko Donejakue Bidea igarotzen da, Compostelarako erromes-biderik jatorrizkoenetarikoa, ezagunagoak diren beste batzuk baino zaharragoa ere badena. Bide osoa Irunetik Santiago de Compostelarainokoa da eta Urdaibaitik igarotzean, balio natural handiko paraje eta bidearekin lotutako intereseko ondare-elementuen artean, udalerri hauek zeharkatzen ditu: Mendata, Arratzu, Ajangiz, Gernika-Lumo eta Morga.

Honela markatuta daude bidearen etapa desberdinak: Markina-Xemeinetik Gernika-Lumora (24,8 km); eta Gernika-Lumotik Lezamara (21,8 km).

Ibilbidean zehar, elementu anitz agertzen dira: baselizak, milaka urteko hariztiak, erdi aroko zubi ederrak, berde biziko paisaiak, eliza historiko eta monumentalak, pisu historiko handiko herri ospetsuak eta baserriak sakabanatuta dauden mendiko paisaiak.

Donejakue Bidea