TRADIZIOA ETA JAIAK

Herri-ezinegonak folklorea berreskuratu eta mantendu egiten du eta tradizioak, patroi-jaiak eta erromeriak berregiten ditu. Ez da falta herri-kirol autoktonoa, antzinako bizimodu baten herentzia eta emaitza.

Mundakako inauteriak

Inauteri paregabeak eta bereziak dira, Aratuste ere bai izendatutakoak. Gizonek eta emakumeek kaleak hartzen dituzte. Gizonei Atorrak deritze eta, goizez, gona, brusa eta praka zuriak janzten dituzte; zorro bat jartzen dute kaputxa modura eta koloretako zapiak eramaten dituzte. Emakumeei Lamiak deritze eta, arratsaldez, beltzez janzten dira eta zuriz margotzen dute aurpegia. Musika beste protagonista handi bat izaten da, atorrek eta lamiek giroa animatzen dutelako melodia alaiekin.

Antzinako tradizio honetan derrigorrezkoa da ondo pasatzea eta, Mundakan, debozioz bizitzen da.

Atorrak Mundaka

Euskal dantzak

Euskal Herria nortasun nabaria duen herria da; irmoki errotutako ohiturak eta tradizioak ditu eta adierazpen desberdinak dituen kultura bat, besteak beste, euskal dantzak. Gure folklorearen esentzia dira eta gure herrietako jai eta ekitaldi garrantzitsu guztietan egoten dira. Dantza horietako batzuk agurrak eta erreberentziak dira eta beste batzuk jai-giroko eta erromerietako berezko dantzak.

Erreferentziarik zaharrenak XVIII. mendekoak dira baina, denbora pasa ahala, dantza horietako asko eguneratu egin dira eta batzuk desagertu ere bai. Hala ere, tradizioa indartsu mantentzen da euskaldunek bere kulturarekiko duten atxikimenduagatik. Dantzen errepertorio tradizional aberatsa eta ikusgarria dago: aurreskua, Ezpata dantzak, arku dantza, zinta dantza, larrain-dantza, Lantzeko inauteriak, fandango, arin-arin, jota…

dantza

Herri-kirola

Landa-inguruneko lanean eta euskaldunen izaera lehiakorrean dauka jatorria. Normalean baserrietan egiten ziren lanak auzokideen arteko erronka bihurtu ziren, hain zuzen ere, gaitasunik handiena nork zeukan erakusteko edo denborarik laburrenean nork egiten zuen ikusteko. Horregatik, ohikoagoa da tradizio hori herrietan hirietan baino gehiago mantentzea.

Enbor-ebaketa, harri-jasotzea, euskal pilota, sokatira, idiek harria arrastatzea, harri-zulatzaileak, segalariak, artaburuak jasotzea, estropadak… Kirol horietarako, indar eta erresistentzia handiak behar dira. Horien artean, gaur egun ospe handiagoa eta jarraitzaile gehiago dituztenak esku pilota eta estropadak dira, adin guztietako jarraitzaile ugari baitituzte.

Herri-kirolarekin batera etorri ziren apustuak. Ohikoa da herri-kiroleko lehiaketa desberdinetan apustuak egitea, zehazki, publikoaren eta protagonisten artean.

feria ganado

Jai Alai – Zesta-punta

Mundu osoan ezaguna den kirol honen bereizgarriak dira trebetasuna eta abiadura; izan ere, munduko pilota-kirolik azkarrena da. Ematen du joko sinplea dela: pilota zesta batekin jaurtitzean datza. Hala ere, egia da kirol hori egiteko trebetasun eta indar handiak behar direla.

Pilotaleku batean jokatzen da eta, Gernika-Lumon, mundu osoko zesta-puntako pilotaleku aktiborik handiena dago. Arkitektura garaikidean ospe aitortuko egilea den Secundino Zuazok eraiki zuen zesta-puntaren “tenplu” hau.

Zure esperientzia bizi ezazu “zesta-puntista” bezala eta senti ezazu zestaren ukimena zure eskuan

JAI ALAI ESPERIENTZIA

jai alai

Madalen eguna

Uztailaren 22an ospatzen da eta Urdaibaiko biztanle guztiek apuntatzen dute hitzordu hori bere agendan. Marinel-tradizioko jai hau batera ospatzen dute Bermeo, Elantxobe eta Mundakako udalerriek eta bere jatorria istorio bitxi bat da.

Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko herriak jai- eta anaitasun-giroan murgiltzen dira. Bermeok uhartearen jabetza gogorarazteko itsas-prozesio bat egiten du. Herriko alkateak teila bat botatzen du itsasora, irlaren jabetza berea dela berresteko, eta honakoa aldarrikatzen dute: “honaino heltzen dira Bermeoko itxuginak”

Jai hau oso goiz hasten da eta giro ona, musika eta humore ona dira nagusi. Batzuek Bermeon ospatzea erabakitzen dute eta beste batzuek Elantxoben. Halaber, ontzia daukatenek bat egiten dute segizio ofizialarekin eta, horrela, itsasaldi animatu batez gozatzen dute. Horrez gain, bereizgarria da urdinez janztea, gure arrantzaleen ohiko jantzia den mahoizko arroparekin.

madalena

Urriko azken astelehena

Tituluak berak definitzen du noiz ospatzen den eta Euskal Herri osoko ehunka nekazari, artisau eta abeltzain biltzen ditu. Foru-hiribilduko kale nagusiak merkatu handi bat bihurtzen dira eta baserritarrek bere produktu onenak saltzen dituzte, mimoz eta arretaz erakutsitakoak. Urtero, 100.000 pertsona inguru joaten dira azoka honetara, bai kalitatezko lehengaia erosteko aukeragatik, bai bertan sortzen den giro onagatik. Jakin-mina handia sortzen du gaztaren enkante tradizionalak; izan ere, 6000 euro baino gehiagoko prezio harrigarrietara heltzen da. Bertsolariak, animazio musikala eta, arratsaldez, kirola. Zehazki, zesta-punta partidak egoten dira Jai Alai pilotalekuan eta esku pilotako partidek osatzen dute jaialdia.

Marijesiak

Urdaibaiko zenbait udalerritan oraindik mantentzen den tradizio zahar hau Gabonekin dago lotuta: kaleetatik abestera ateratzen dira goizaldean abenduaren 25aren aurreko bederatzi egunetan. Gabonen misterioaren eta Jesusen jaiotzaren inguruko euskarazko bertsoak dira. Gautegiz Arteaga, Ea, Ibarrangelu, Muxika edo Gernika dira tradizioa kontserbatzen duten herriak. Askotan, haurrek mantentzen dute, errondako azken egunean “limosna” bat jasotzearen truke.

Gernika-Lumon, marijesiek tradizio eta arreta handiak sortzen dituzte. Abestera ateratzen dira goizaldeko lauretan eta ahotz helduek bere etxeetan lo egiten dutenen loaldia gozatzen dute. Azkenengo egunean bildutakoa beti da Adinekoen Egoitzarentzat.

Uste da bere jatorria antzerki-lan batean dagoela, denboraren poderioz, kaleko erronda bilakatu zena.

marijesiak

San Joan gaua

Senti ezazu Urdaibairen xarma gau berezi, desberdin eta magiko honetan, zeinean suak protagonismo garrantzitsua duen: gure bekatu guztiak purgatzea. Horri guztiari ingurune idilikoa eta mistikoa gehitzen badiogu, San Joan gaua lurraz gaindiko mugetara heltzen da. Urdaibaiko udalerri askok betetzen dituzte San Joan gaueko berezko erritualak udari ongi-etorria emateko. Mundakan, iluntzean, kalejira bat eta “sorgin dantza” sorginaren amaiera saihestezinaren atarikoa dira, Talaian erretzen baitute, sute handi batean. Gau horretan, sua, itsasoa eta Mundaka ederra uztartzen dira espiritualtasun-atmosfera bat sortzeko. Bermeon ere bai San Joan gaua debozioz bizitzen da. Giroa arratsaldetik berotuz doa; kalejira bat egoten da kale nagusietatik Goiko plazara heldu arte. Bertan, dantzen konpasak eta piztearen aurreko abestiak entzuten dira. Biharamunean, santuaren jaia Gaztelugatxeko Donienera lekualdatzen da, erromesaldia egiten baita ermita berezi horretara. Bertan, zenbait meza ospatzen dira lehenengo ordutik eta pertsona asko hurbiltzen dira egindako promesak betez edo santuari eskerrak emateko.

Hoguera de San Juan