EUSKALDUNEN IDENTITATEA

Euskaldunen identitate kulturala alderdi anitzek bereizten dute, besteak beste, historia zahar-zaharrak eta berezko kulturak, bizimodu, errito, sinesmen eta ohitura berezikien. Horren erakusgai da Arrolako Oppiduma, Arratzuko udalerrian dagoena. Bigarren Burdin Aroan gotortutako herrixka bat eta Santimamiñeko Koba, non orain dela 14.000 urte baino gehiagoko gizakien egonlekuen hondarrak aurkitu diren. Azterlan genetiko bati esker, berma daiteke eskualdeko egungo biztanleak Santimamiñeko kobako bizilagunen ondorengoak direla!

Gure hizkuntza, euskara, mendebaldeko Europako hizkuntzarik zaharrenetarikoa da eta, aberastasun kultural horri, gure folklorea gehitu behar diogu: euskal dantzak eta herri-kantak, bertsolaritza, herri-kirola eta euskal pilota. Izan ere, nazioartean gehien ezagutzen den euskal kirola zesta-punta da. Gure kultura interesatzen bazaizu, Euskal Herria Museora joan behar zara.

dantza
jai alai
dantzaris
folclore
Atorrak Mundaka

Horrez gain, ingurune fisikoak gure bizimodua baldintzatu du. Itsasoa antzinatik izan da eta da gaur egun Urdaibaiko biztanle askoren sostengua. Bermeoko udalerria horren adibide ona da. Arrantzaleen bizimoduaren zoko guztiak ezagutzeko, nahitaezkoa da kostaldeko Bermeo hiribilduan dagoen Arrantzalearen Museoa bisitatzea.

Urdaibaiko identitateaz eta kulturaz hitz egiten badugu, gure baserriez hitz egin behar dugu. Eraikuntza hori etxebizitza eta bizimodu bezala erabiltzen da. Gure udalerrietan sakabanatuta, batzuk bakarka eta beste batzuk taldeka, paisaia kulturalaren parte dira eta horietako askok ehunka urte dituzte.

Urdaibain, padurako 600 hektarea ditugu eta, itxuraz birjina den ingurune honetan, begirada adituak gizakiaren praktika sekularrak ikus ditzake. Horiek, jakituriaz eta ingurunearekiko errespetuz eraikita, ñabardura anitzeko paisaia eratu dute. Harrizko eta buztinezko dike zaharrak (munak), uhateetarako egiturak, larreentzako sasi lehortutako guneak (polders) eta errota zaharrentzako kanalizazioak.

Eta, euskaldunen identitatearekin erraz lotzen den irudi bat badago, Gernikako Arbola da, euskaldunen askatasun tradizionalen ikurra. Ezagutu behar den historia bat.