Busturia
Hondartza eta mendia dituen herria da Busturia. Bide-sare zabala du, ingurune natural paregabean bidezidor kirola egiteko. Mundakako itsasadarraren ertzean dago, Gernikara bidean. Udalerri eder honek 1.600 biztanle baino zertxobait gehiago ditu, bost auzotan banatuta.