INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Idibaltzagako Andra Mari eliza

Eleizalden dago eta Gernikako hiri-gutunean aipatzen da, 1366. urtekoan. 1550ean berreraiki zen. Urte horretan usteldu gabeko gorpu bat agertu zen hilobi batean eta mirarigile ospea hartu zuen. Gaur egun bertan dago oraindik. Gorpuari esku bat kendu zioten eta zilarrezko eskuzorro batean gordeta dago.

eliza-errigoitia

Santa Kurtze baseliza

Bizkaigane mendian dago baseliza hau. Eraikinak ohiko estiloa du baina ziurrenik Goi Erdi Aroko nekropoli baten erdigunean zegoen beste baseliza baten gainean eraiki zen. Horren erakusgarri lirateke eraikuntza-material modura berrerabili zen hilarria eta atelada ondoko izkinan dagoen sarkofagoa.

baseliza santa cruz

San Lorenzo baseliza

Metxika auzoan dago eta estilo neoklasikoa du. Zelai txiki batez inguratuta dago, zuhaitz askorekin. Toki aproposa da lasaitasuna eta aire zabaleko tokiak nahi dituzten familientzat.

Iglesia San Lorenzo Errigoiti