INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Arteagako gaztelua

Eugenio Bonaparte, Napoleon III.a enperadorearen semea, jatorrizko bizkaitar izendatu zuten 1856an eta enperadorearen emazte Eugenia de Montijok, Arteagako orubearen jabea zenez, gainbeheran zegoen gaztelua berreskuratzea erabaki zuen ohore hori eskertzeko. Antzinako dorrearen kanpoko murruak baino ez ziren geratzen. Horrela, Erdi Aroko estiloa duen gaztelu berria egin zen, dorre handi eta neogotikoarekin, Frantziako arkitektura gotikoa inspirazio-iturri modura hartuta. Gaur egun hotela eta jatetxea da.

Arteagako dorrea

Andra Mari eliza

XII. mendean eraiki zuten eta 1620an berreraiki eta handitu zuten. Lau zutabek eutsitako hiru ganga ditu, bost aldare, patroiaren hilobia, marmol morezko ate landua, aurreko dorrea eta ataria hegoaldean.

ELIZA arteaga

San Lorentzo baseliza

Isla Bekoa auzoan dagoen baseliza hau XVI. mendekoa da. Hormetako batean XI. mendeko leiho prerromanikoa dago, harrizko bloke bakarrean zizelkatua. Baselizaren kanpoaldean harrizko aldare bat dago, antzina baselizek komunitatearen bilerak egiteko edo jaiak ospatzeko izandako garrantziaren lekuko. Bertatik Urdaibaiko itsasadarraren ikuspegi paregabeaz gozatu ahalko duzu.

Urdaibai Bird Center

Urdaibai Bird Center naturari buruzko museo bizia da. Jendeari irekita dago, hegaztien eta haien migrazioen munduaz gozatzeko. Ekipamendua bera paduraren behatoki bakarra da.

Bird Center