INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

San Martin eliza

Meakaur auzoan dago eliza errenazentista hau. X. mendean egin zen eta 1580. urtean berreraiki zen. Atelada manierista ederra du. Tradizioak dioenez, elizaren barruan ehortzi zuten Bizkaiko zortzigarren jauna, Manso Lopez.

Gerekizko San Esteban baseliza

Gerekiz puntan dagoen baseliza honek erromatarrak bertan izan zirela erakusten du, ezin hobeki kontserbatutako hilobiengatik eta hilarriengatik. 1770ean aurkitu zituzten, baseliza berreraiki zutenean.

San Esteban de Gerekiz

Zorrozua jauregia

Jauregi honen estiloa inspirazio-iturri izan zen inguruan dauden XVIII. mendeko baserri asko egiteko.

Zorrozua jauregia