Mundaka
Herri arrantzale txiki eta polit hau ezaguna da mundo mailan surf egiteko toki bikaina eta bakarra delako. Herriko kale estuetan barrena galdu zaitezke, portuko itsas giroaz gozatu dezakezu edo Portuondotik zein talako begiratokitik dagoen ikuspegi ezin hobeari begira gera zaitezke. Ibilbide lasai bat hasten da bertatik, Santa Katalina baselizaraino garamatzana. Edertasun handiko parajea dugu hori.