Euskal Herria Museoa
Euskal Herriko historia kulturala, politikoa eta historikoa ezagutzeko museo bat da. Gernika-Lumon dago, Batzarretxearen eta Gernikako Arbolaren ondoan; museoaren egoitza Alegria jauregi barrokoan dago. Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuen museoa kokatuta dagoen foru-ingurunearen esanahi historiko-politiko kulturala erakusteko eta Euskal Herriak osatzen duen erkidego espiritualaren ezaugarriak azaltzeko.
Gernikako Bakearen Museoa
Bakearen kulturari eta giza eskubideei buruzko museo tematikoa da. Museoaren jatorria Gernika-Lumo hiribilduak 1937an jasan zuen zoritxarreko bonbardaketa da. Berreraikuntzak, barkamenak eta bakeak sorrarazi zuten museo hau. Interaktiboa da eta publiko anitz batentzako jarduerekin, bisitak ez zaitu axolagabe utziko.
Astelehenetan itxita
Foru plaza,1.
48300 Gernika-Lumo.
Tel.:(+34) 94 627 02 13
museoa@gernika-lumo.net
Web
Arrantzaleen Museoa
Ertzilla Dorrea historikoa monumentu nazional izendatu zen 1943an eta, 1948tik, Arrantzaleen Museoaren aretoak hartzen ditu. Bertan euskal arrantzaleen bizitza eta lana partekatu eta ulertuko dituzu. Museoak horien bizitza eta ohiturak deskribatzen ditu, baita denboran zehar arrantza egiteko erabili diren ontziak eta teknikak eta arrainaren merkaturatzea ere. Euzko Itsas Gudarostearen historia ezagutzeko aukera ere badago, zeinaren nukleo nagusia euskal arrantzaleek osatzen zuten.
Horrez gain, badago espazio bat Ertzilla Dorrearen historia ezagutzera emateko. Eraikina XV. mendeko azken denboraldikoa da, hiri- eta merkataritza-izaera nabarmenekoa eta salerosleen familia ospetsu baten orubea.