Nabarniz
Iluntzar mendiaren oinetan dago udalerri hau, 360 metroko altueran, batez bestean. Garaierarik handienean dagoen udalerria da, eskualdea osatzen dutenen artetik. X. mendetik aurrera sortu ziren gaur ezagutzen ditugun auzoak, bakoitza bere baselizaren inguruan: Ikazurieta auzoa San Kristobal baselizaren inguruan, Uribarri auzoa San Migel baselizaren inguruan, Merika auzoa San Gregorio baselizaren inguruan, Lekerika auzoa Santiago baselizaren inguruan eta amaitzeko, Elexalde auzoa Gorostizako Andra Mari elizaren inguruan. Gastronomiak ere markatu zuen Nabarnizko historia. Babarrun gorriak eta batez ere barazki eltzekaria dira udalerri honetako espezialitatea. Proba itzazu espezialitate horiek herriko jatetxeetan.