MUNDAKAKO OLATUA
Itsasoak herri honi egindako opari bat da eta, zehatzago, kirol honen zaleei egindakoa. Mundakako Olatua Europako ezkerreko olaturik onena dela esaten da. Kelly Slaterrek, Mark Occhilupok, Aritz Aramburuk edo Kepa Acerok zamalkatu dute Mundakako olatuaren gainean, baina, batez ere, tokiko surflariak dira urte osoan zehar gozatzen dutenak.
Olatua Mundakako barran jaiotzen da eta Laidako hondartzan amaitzen da. Olatuak 4 metroko altuera eta 400 metroko luzera har ditzake. Hodi-forma daukanez, surflariek olatuaren barrualdetik beha dezakete kostalde osoa eta horrek balio erantsia ematen dio.
Bederatzi aldiz izan da Mundaka Munduko Zirkuituaren egoitza.