INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Santo Tomas apostolua

Santo Tomas eliza Eleizalde auzoan dago, muino baten puntan. Bertatik Arratzu osoa ikus daiteke ia. Dirudienez, eliza hau Arratzu sortu baino lehenagokoa da eta Ziortzatik Gernikara doan Done Jakue Bideko erromesek derrigorrez egin beharreko geraleku bilakatu zen. Baliteke jatorrizko tenplua XII. eta XIII. mende bitartean eraikia izatea, eta XVI. mendearen lehen herenean berreraiki zen.

Eliza honek Bizkaiko koru barrokorik garrantzitsuenetako bat dauka. XVIII. mendean zehar oso ohikoa zen bertako egurrezko egitura zaharrak harri lanekin ordezkatzea.

Eliz ataria oso interesgarria da eta genero horretako adibiderik onenetakotzat jo genezake.

Portico Santo Tomas Arratzu

Erdi Aroko Artzubi zubia

Zubi hau erdi puntuko arkua da, ondo landutakoa eta oso erregularra den harlanduarekin egina. Hainbat uholdetatik salbatu den elementu historiko hau bikaintasun osoz integratuta dago baso-ingurune idiliko batean. Zubiak Mendata udalerriarekiko muga markatzen du eta Erdi Aroko galtzada bat dauka, Ziortzatik Gernikara doan Done Jakue Bidearen kostaldeko tarteari dagokiona.

puente Artzubi

Arrolako oppiduma eta Arrolagune

Arrolako oppiduma Kantauri ekialdeko herrixka indigenarik garrantzitsuenetako bat izan zen. Herrixka hori mendi honen tontorrean egon zen duela 23 mende (K.a. IV- K.o. C). Urdaibaiko bizitza artikulatu zuen biztanle-gune nagusia izan zen K.o. C. mendera arte, 16 hektareako hedadura zeukalarik. Horrelako gotorlekuak edo kastroak ohiko kokalekuak izan ziren Burdin Aroan eta Bizkaian hoberen kontserbatu dena da Arrola.

Arrolako Oppidumaren interpretazio zentroa da Arrolagune. Herrixkako bizitza erakusten da bertan, aztarnategiaren xehetasunak erakusteaz gain, horiek guztiak garrantzitsuak baitira Bizkaiko historia ezagutzeko. Panelek eta erreprodukzioek osatzen dute erakusketa. Europaren historia erakusten da, Bigarren Burdin Aroan, eta defentsarako harresien garrantzia azpimarratzen da. Herrixkako bizimodua eta ehorzte-ohiturak ere azaltzen dira.

Opidum-de-Arrola

Belendiz auzoa

Landa-eremuko bizitzak bere horretan dirau auzo lasai honetan. Garai desberdinetako baserriak daude bertan, Dolaretxe esaterako, XVI. mendean Belendizko bandoen dorre zaharraren gainean eraikitako landetxea.

Barrio de Belendiz en Arratzu

Done Jakue Bidea

Arratzu oso garrantzitsua izan zen Bizkaitik igarotzen zen Done Jakue Bidearen tartean, Santo Tomas eliza zegoelako bertan. Eliza hori erromesei fisikoki eta espiritualki laguntzeko moduan atondu zen.

Bertatik, erromesak Mendata eta Ajangiz igarota edo Arratzutik pasata heltzen ziren Gernikara

Camino de Santiago