ASTEBURU BAT URDAIBAIN

Urdaibain zure egonaldia nahieran antolatzeko hainbat aukera dituzu. Hementxe aurkituko dituzu gure historia, kultura eta natura historiaurretik hasi eta gaur egunera arte ezagutu eta bisitatzeko baliabide ugari. Urte osoan zehar egiten diren ekitaldi bakanez gozatu ahalko duzu, herri atseginetan. Eskualdeko hiriburuetatik has zaitezke, hots, Gernika-Lumotik eta Bermeotik. Elkarrengandik hurbil dauden arren, hiribildu bakoitzaren esentzia guztiz desberdina da. Bermeo, marinelen herria, itsasoaren magalean; Gernika-Lumo, euskal askatasunen eta historiaren sorlekua, bakearen sinbolo dena. Museoak daude bi udalerrietan, bakoitzaren historia kontatzen dutenak.

Urdaibaiko gainerako herriak ezagutzea ere ezinbestekoa da. Aukeratu barnealdeko bat, landa-gunekoa eta autentikoa; eta kostaldeko beste bat, pitoreskoa eta itsas zaporeduna.

Aprobetxatu txangoa eskualdeko hondartzetara joateko eta aire zabalean jarduerak egiteko, bidezidor kirola praktikatzeko edo itsasontzian irteera bat egiteko esaterako, edo aprobetxatu Urdaibaiko ondare interesgarria ezagutzeko. Ematen duzun pauso bakoitzean, inguruko paisaiak liluratu egingo zaitu. Espazio honen edertasun naturalak, Biosferaren Erreserba izendatua izan denak, liluratu egingo zaitu. Hainbat tokik harrituta eta maiteminduta utziko zaituzte, Gaztelugatxeko Donienek, adibidez.

Ostatu txiki eta xarmagarriak aurkituko dituzu zure egonaldirako. Hainbat motaren artean aukeratu ahalko duzu: kanpina, landetxea, gaztelu bat edota hotel txiki bat. Jateko, aukeratu sasoiko produktuak. Gure tabernek eta jatetxeak sukaldaritza tradizionala eta berritzailea eskainiko dizute, kalitatezko menuekin eta pintxo goxoekin. Gastronomia ona ez da gu asteburu batez bisitatzeko arrazoi makala.

Gernika
Bermeo
XENDAZALETASUNA

Urdaibai ezagutzeko beste modu bat estuarioaren marjinei jarraitzea da. Ezkerreko aldeak trenez bidaiatzeko aukera ematen dizu. Ibilbidean zehar paduren eta itsasoaren ikuspegi ederraz gozatu daiteke. Eskumako aldea basatiagoa da, hondartza eta atalaia paregabeak ditugu, eta oso egokia da oinez edo bizikletaz ibiltzea maite dutenentzat. Hemen duzu proposamen bat: