Urdaibai, zure jomuga jasangarria

  • Euskadiko biosferaren erreserba bakarra da
  • Jomuga jasangarri gisa ziurtatu den babestutako lehen eremua

Urdaibai, Busturialdea eskualdean, Euskadiko biosferaren erreserba bakarra da, eta jomuga jasangarri gisa ziurtatu den babestutako lehen eremua. Bilbotik 30 minutu eskasera, Kantauri isurialdean erreferentziazko jomuga ekoturistikoa da.

Oka ibaia da haren bihotza; Kantauri itsasora egiten duen bidean, estuario/ itsasadar bihurtzen da eta bizitzaz betetako ikuskizuna eskaintzen digu: askotariko paisaia biltzen duten 23.000 hektarea.

Naturaren eta inguruan diren 22 herrien artean mende luzez izandako elkarbizitza orekatuaren emaitza da. Lurraldea zuri zuzenduta dago, bisitatu duzun toki honen ingurune naturala eta kulturala estimatzen eta errespetatzen baituzu. Arakatu eta gozatu Urdaibaiz eskualdean diren turismo jasangarriko baliabideen eta zerbitzu-enpresen eskutik.