BATZARRETXEA ETA GERNIKAKO ARBOLA

Batzarretxeak eta Gernikako Arbolak Interes Kulturaleko Ondasun aitortutako monumentu-multzoa osatzen dute eta, batez ere, Bizkaiaren eta Euskadiren historiaren ikurrak dira.

Multzoaren bihotza Gernikako Arbola da; haritz hau euskaldun guztien ikurrik unibertsalena da eta egintza nabarmenak hartzen ditu, adibidez, lehendakariaren eta Bizkaiko ahaldun nagusiaren kargu-hartzea eta zina. Gaur egungo Gernikako Arbola 2014an landatu zen eta orain arteko guztiak izan dira gogoratzen den lehenengo Gernikako Arbolaren kimuak.

Batzarretxearen lorategian, badago Arbola Zaharra deritzona. Nahiz eta ez den lehendabiziko Gernikako Arbola, kontserbatzen den hondarrik zaharrena da.

Batzarretxea estilo neoklasikoko eraikin bat da, 1826 eta 1833 bitartean eraiki zena Antonio de Etxebarria arkitektoaren zuzendaritzapean. Batzarretxea eraiki arte, batzarrak Antiguako Andra Mari baselizan ospatzen ziren, egungo eraikina eraikitzeko eraitsi egin zena. Eraikinean, hauek nabarmendu behar dira:

sala de juntas

Batzar-aretoa

Eraikinaren erdiko nukleoa da eta oraindik ere gordetzen ditu leku hori okupatzen zuen jatorrizko baselizaren aldarea eta ur bedeinkatu ontziak. Nabarmentzekoak dira Bizkaiko jaun desberdinak irudikatzen dituzten margolanak.

Vidriera casa de Juntas

Leiarpeko Aretoa

Espazio hau aire zabaleko patio bat izateko diseinatu zen, baina Bizkaiko historiaren inguruko museo bilakatu zen, estalki-lana egiten duen dimentsio handiko beirate batekin.

IKUSTEKO GAUZA GEHIAGO

MERCADO DE GERNIKA

GERNIKAKO AZOKA

jai alai

JAI ALAI

Gernika

EUROPA PARKEA

Museo de la paz

MUSEOAK

GERNIKAKO BONBARDAKETAREN IBILBIDEA