BEHATOKIAK

Urdaibaik itsasora eta bertako haranetara begiratzen du. Ingurune ikaragarriak non paisaia den protagonista nagusia. Eskualdeko behatokiak dira norako honek dituen lekurik berezienetariko batzuen erakusgai. Batzuetan baseliza politen ondoan daude eta leku pribilegiatuetan; hala, ingurunearen ikuspegi handia hartzen duten behatoki hauek nahitaez bisitatu beharreko leku paregabeak dira.

vista lejana Gaztelugatxe

Gaztelugatxeko Doniene

Kokapen pribilegiatua dauka, uharteez, labarrez eta hondartza basatiez inguratuta baitago; kokapen horri esker, uhartetxo honen gailurretik, begirada benetako edertasun natural batean galtzen da. Alde batetik, itsaso irekia dago eta, bestetik, labarrak eta uhartetxoa lur irmoarekin lotzen duen zubi ikaragarria. Gehiago irakurri

San-Miguel-de-Erenozar

Ereñozarreko San Migel

Ereñoko herriaren gainean, bista paregabeak dituen paraje pribilegiatuan eta harresien, paisaiaren eta legenden aztarnen artean, Ereñozarreko San Migelen “erdi aroko gailurra” dago. Baseliza Gernikako itsasadarraren txoko gehienetatik ikus daiteke eta, Ereñozarreko gailurretik, Durangaldeako mendiak bereiz daitezkeGehiago irakurri

Mirador San Pedro Atxarre

San Pedro de Atxarre

Haranak eta padura San Pedro Atxarren azpian hedatzen dira, panoramika paregabe batekin. XV. mendeko baselizak Ibarrangeluko Atxarre mendiaren gailurra apaintzen du eta Kantauriko artadi dentsoak eta Urdaibaiko padurak hartzen duten paisaia menderatzen du. Izan ere, bi elementu horiek dira erreserbaren identitatearen ezaugarriak. Bertara hel zaitezke Akorda auzotik (500 metro auzora heldu aurretik) edo Kanalatik (S. Martineko baselizara igo). Bidelagun izango dituzu akelarreen eta mirari erlijiosoen legenda zaharrak.

Foto-aerea-de-mundaka-y-la-ria

Santa Katalina

Biztanlegunetik urrun dago, zehazki, itsasoaren ondoko promontorio txiki baten gainean; hala, leku pribilegiatu batean dago, ingurunearen edertasunagatik eta bere kokapen estrategikoagatik. Altuera eta bolumen handiko baseliza bat da. Ingurune hori aisialdi-gune atsegina bihurtu da.

Balcón de Bizkaia

Bizkaiko balkoia

Behatoki honetatik, Urdaibaiko arroaren paisaiarik menditsuenaz goza daiteke. Oizen mendi-hegaletan kokatuta dago eta Bizkaiko balkoia leku ospetsua da; bertatik, guneko baso-masa behar daiteke bere hedadura guztian. Badago legenda bat esaten duena leku honetan biltzen zirela sorginak iluntzean

Ermita S. Miguel

Altamirako San Migel

Morgako udalerrian, bista berdeak dituen behatoki hau aurkitzen dugu, paisaian sakabanatutako baserriak dituzten haranetara begiratzen duena, Kantauriko itsasoaren urdinera eta Sollube mendira. Zehazki, Sollube da deiadar-mendietako bat eta, antzina, horietatik deitzen zen legeak zehazteko batzarretara. Behatokiaren ondoan, San Migel baseliza dago; tradizioaren arabera, antzinatasun handikoa da, nahiz eta gaur egungo eraikuntzak jatorrizko elementurik ez duen.

Gernika-Morga BI-2121 eskualde-errepidea hartzen da eta, behin Gerekizko gainera helduta, Andra Mari auzorako noranzkoa hartzen da. Bertan, eskuinetara joaten da, Oñarte eta Meakaur auzora daraman asfaltatutako auzo-errepidetik, Duoko aisialdi-gunea igaro eta berehala. Oñarte auzo ederra zeharkatzen da, bidea jarraituz Altamirako behatokira heldu arte

Bizkaigane

Bizkaigane

Errigoitiko Metxikas auzotik oso hurbil, Santakrutze baselizak koroatzen duena, gailur txiki honek Bizkaiaren gaineko paisaia mugagabea eskaintzen du. Mendiz inguratuta, baselizak, legenden artean, gure historiaren pasarte garrantzitsuak bizi izan ditu. Aita Barandiaranek leku honen historiak jaso zituen; izan ere, bertan, estela baten eta sarkofago baten hondarrak daude, erdi aroko nekropoli bat ematen dutenak. Ibilgailuz hel zaitezke honaino, baita paseo politez gozatuz ere.