INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Ertzilla dorrea

Dorretxe hau Bermeoko eraikin zibilik zaharrena da. Portu zaharraren gainean dago, toki estrategikoan. Bertatik portua, itsas muga eta portuko bizitza ikusi eta beha daitezke. XV. mende amaieran eraiki zen eta etxebizitza modura erabiltzeko bazen ere, eraikina inguratzen duten horma lodiek babesleku itxura ematen diote.

1944an monumentu izendatu zuten eta urte batzuk geroago Bizkaiko Foru Aldundiak erosi zuen. Berritu egin zuten eta 1948az geroztik Arrantzaleen Museoa da.

Ertzilla dorrea da Alonso Ercilla Zúñiga poetaren familiaren sorlekua. Erregearen gortean jaio eta hazi zen eta ostean Hego Amerikako inbasioan parte hartu zuen. Lotura estua izan zuen Bermeorekin. Hala, Txileko maputxeen edo araukaniarren aurkako gerra bikaintasunez kontatzen duten bertsoen “La Araucana” bilduman Bermeori eskaintzen dio bertso bat, bere familiaren jatorria kontuan hartuta.

“Mira Bermeo, cercado de maleza,
Cabeza de Bizkaia, y sobre el puerto
Los anchos muros del solar de Ercilla,
Solar antes fundado que la villa”
Más información acerca del Museo
torre ercilla

San Frantzisko eliza eta klaustroa

Bermeoko San Frantzisko komentua Bizkaiko zaharrena da. Bizkaiko Jaun-Andreek, Tello kondeak eta bere emazte Juana de Larak, hura eraikitzeko agindua eman zuten 1357an. Gerren edo desamortizazioen ondorioz, mendeetan zehar hainbat aldaketa egin ziren komentuan: 1842an kuartel bilakatu zen, 1843an kartzela, 1882an ikastetxe eta 1886an epaitegi. 1928tik 1983ko uholdeak arte, merkatu modura ere erabili izan zen klaustroa. Gaur egun elizak, klaustroak eta guztiz eraldatuta dagoen komentuaren zati batek osatzen dute multzoa.

Klaustroa da elementurik garrantzitsuena. Erdiko patioa arku zorrotzen bitartez irekitzen da, hiru zutabe txikirekin apaindutako habeek eusten dituztenak. Lau izkinek arku eskartzano bana dute, irudizko motiboekin apaindutako euskarriek eusten dituztenak: fraideak otoi egiten, abesten edo predikatzen.

Mezak:
Egunero, 9:00etan eta 20:00etan
Igandeetan eta jaiegunetan: 9:00-11:00-12:00-13:00
CLAUSTRO-BERMEO

 Portu zaharra

Hiribilduko arrantza portu tradizionala da eta bertan arrantzaleen etxeek Erdi Aroko trazatua eta forma mantendu dituzte. Portu zaharrean dago Bizkaiko iturririk zaharrena, XVI. mendearen amaieran egindakoa.

Etxeak labarraren gainean eraikita daude, bertako arrokara atxikita, malda gorabeheratsuan. Garaiera handiko etxeak dira, hegoaldeko fatxadan bao zabalak dituztenak. Antzinako leiho eta balkoietako egurra forja-barandekin ordezkatzen joan dira. Horma karez zurituen aldean, kolore biziz margotzen zituzten arotz lanak, berdez batez ere, baina gaur egun ez da ia horren adibiderik gelditzen Bermeon.

“Hiru iturriak” izeneko iturria da Bizkaian kontserbatzen den zaharrena. Oso lausotuta dauden hiru armarri ditu: erdikoa armarri inperiala da (Carlos V.aren bi buruko arranoa), ezkerrekoak jaurerriaren ikurra darama maskor azpian eta eskuinekoak Bermeoko hiribilduaren armak daramatza. Denbora luzea darama lehortuta eta hodiak eta askak galdu dira.

Bermeo puerto

Iglesia Santa Marí­a

La construyeron cuando la gran Iglesia de Santa María de la Atalaya se quedo en ruinas, durante los años 1820 a 1866, en el centro de la villa.

La iglesia de Santa María es una de las obras más significativas de la arquitectura neoclásica de Bizkaia. Llama la atención el pórtico neoclásico de la fachada principal.

La iglesia tiene planta de cruz latina, con un ábside semicircular y dos torres adosadas a la fachada principal. La parte central está cubierta por una cúpula a ocho cascos.​ En el interior, el retablo mayor y los de los ángulos son de gran calidad. La talla de la Asunción de Nuestra Señora es romanista, probablemente reaprovechada de la antigua iglesia de la Atalaya, obra de Martín Basabe.

Cada agosto, la Iglesia acoge una semana dedicada a la música internacional, aprovechando su majestuoso órgano y la gran acústica que propicia su bóveda.

 Horario:
Lunes, miércoles y viernes: 11:00 – 12:00
Sábados: 11:00 – 12:00 eta 17:30 – 19:00
Para visitas guiadas consultar en la Oficina de Turismo.
Misas
Domingos a las 12.00
iglesia-santa-maria-bermeo

San Joan Portalea

Erdi Aroko harresia osatzen zuten zazpi portaleen artetik zutik jarraitzen duen bakarra da San Joan Portalea. Portalearen ateek bide nagusiekin lotzen zuten hiribildua. Gaztelugatxeko Doniene edo San Joan baselizara joateko bidera ematen duelako deitzen da San Joan Portalea. Harresiko portale nagusia zen, gainean dorre itxurako eraikina baitu.

Atea XIV. mendekoa da eta hiribildu barrurantz apaldutako arkuaren bitartez irekitzen da. Kanpoko aldean, berriz, arku zorrotza du. Bi arkuen artean zirritu bat dago eta bertatik jaisten zen hiribildua ixten zuen atea. Arku apalduaren gainean horma hobi bat dago, San Joanen irudia barruan duela.

Kondairak dioenez, San Joan bataiatzailea hiru pauso emanda heldu zen Bermeoko portutik Gaztelugatxeko baselizaraino. Pauso horietako bakoitzarekin aztarna utzi zuen eta lehen aztarna ikus daiteke San Joan Portalearen arku azpian.

puerta de san juan

Tala

Begiratoki ikaragarri hau hiribilduaren goiko aldean dago. Bertatik Izaro irla ikusten da, eta baita Matxitxako lurmuturra ere. Lainorik gabeko egunetan Lapurdiko mendiak ere ikus daitezke. Talaia bakoitzak bere zaindaria zeukan. Arrantzale-kofradiak aukeratzen zuen eta honako funtzio hauek bete behar zituen: eguraldiaren aurreikuspena egin, baleak eta arrainak behatu eta haien kokalekuaren berri eman eta portura heltzen ziren itsasontziei buruzko informazio eman.

Parkea toki lasaia da, baketsua. Udan zehar herriko jai batzuk ospatzen dira bertan: abuztu erdialdean marmitakoa prestatzen da atun freskoarekin, eta herriko patroiaren jaietan sukalki eguna ospatzen denean jendez betetzen da parkea.

Parke berean beste geldialdi bat egin dezakegu itsasoari begira, Nestor Basterretxea eskultoreak Benito Barrueta margolariari eskainitako eskultura ederra ikusteko, biak ere bermeotarrak.

atalaya-mirador

Santa Eufemia eliza

Bermeoko elizarik zaharrena da eta berezia da gainera, jauntxoek foruak beteko zituztela zin egiten baitzuten bertan. XIII. mendean eraiki zen ziurrenik, eta XV. mende amaieran berreraiki zuten. Bermeoko bi portuen artean dago eta portuko eliza izenez ezaguna da. Eliza gotikoa da, habearte bakarrekoa. Korua mutur batean dago eta apside poligonala du aurrealdean, alboetan kapera bana duelarik. Elizaren dorrea 1783an eraiki zen eta pinakuluekin apaindutako kupula dauka, Gabriel Kapelastegi maisuak diseinatua.

Mezak:
Egunero, 12etan
Jaiegunetan 13:00etan
santa-eufemia-bermeo

Eskulturak

Hainbat eskultura daude Bermeoko kaleetan banatuta. Haietako asko Nestor Basterretxea artistak egindakoak dira: Lameran serie kosmogonikoaren 18 lan daude, portuan Olatua lan erraldoia, San Frantzisko komentuko klaustroan artistak landutako 5 esteladun multzoa, eta Benito Barruetaren omenetan egindako monumentua Talako parkean, besteak beste. Badaude beste artista batzuek egindako eskulturak ere, adibidez: Esne-saltzailea, itsasoan hildakoen omenez egindako monolitoa, Arrain-saltzaileak, Xixiliren eskultura (euskal mitologiako pertsonaia)…

esculturas-nestor-basterretxea-bermeo