BERMEOKO PORTUA ETA ALDE ZAHARRA

Gaur egungo alde zaharrak zehatz-mehatz islatzen du erdi aroko hiribildua, Bermeo Bizkaiko Jaurerriaren buru izan zen garaietakoa. Elkar gurutzatzen diren malda irregularreko kaleek eratzen dute Euskadiko alde zaharrik zaharrenetarikoa eta handienetarikoa.

Oso desberdinak ziren arrantzaleen etxerik txiroenak eta nobleak hartzen zituzten dorretxeen harresi irmoak. Horren adibide argia da Ertzilla Dorrea. Nobleziaren jauregiekin eta dorreekin batera, arkitektura erlijiosoa zen Bermeoko garrantzitsuena.

Bermeoko portu zahar polita kolorez eta terrazez beteta dago eta leku bikaina da atsedenaldi batez gozatzeko. Tabernetara joatea eta lagunekin uneak partekatzea Euskadin errotuen dauden ohituretako bat da.