PR-BI 160:
TXAKOLINAREN ITZALPEAN IBILIAN IBILIZ
Historia, natura eta ohiturak Busturiako udalerritik igarotzen den ibilbide batean; 7,5 kilometroko ibilbide honetan, aukera dago Busturiako txakolineko parra zahar eta tipikoez gozatzeko.
PR-BI 161:
ARTADIAREN BIHOTZAREN ERDIAN
Bide zirkularra da Atxarre menditik, 8,5 kilometrokoa, Kantauriko artadi boteretsua ezagutzeko eta Atxarreko San Pedroko bistez gozatzeko.
PR-BI 163:
IBILBIDE BAT ERROTEN ONDOKO ERREKAN BARRENA
Bide honek Gautegiz Arteagako udalerria zeharkatzen du eta bertako paraje ederrenetariko batzuk ezagutzera ematen ditu. Guztira, 4,4 km.
PR-BI 165:
ITSASO ALDERA IBILBIDEA
Elantxobetik, ibilbide honek Ogoñoraino eramaten zaitu, lurmutur honen boterea sentitzeko; izan ere, Urdaibaiko irudirik ikusgarrienetarikoa da lurmutur honena. 6,5 km-ko ibilbidea..
PR-BI 167:
GOLAKO IBILBIDEA
Golako ibaia aberastasun-iturria izan da Arratzu eta Mendatako udalerrientzat. Burdinolak, errotak eta hariztiak ibaiaren inguruan “hazi” dira. 5 km-ko ibilbidea.
PR-BI 174:
ILLUNTZAR, URDAIBAIKO BEGIRATOKIA
Edertasun bereziko ibilbidea; zailtasun berezirik ez duen arren, ahalegin fisiko ertaina eskatzen du. Nabarnizko Illuntzarreko gailurra Urdaibaiko Biosferaren Erreserbako begiratoki natural bat da. 10,5km-ko ibilbidea.
PR-BI 176:
BEGIRADA BAT IRAGAN MEGALITIKOARI
Begirada bat Mundaka, Sukarrieta eta Busturiako iragan megalitikoari. Guztira, 8,4 km.
PR-BI 180:
HARAN SORGINDUETATIK
Ibilbide ederra Kortezubiko Oma auzoko paisaia baliotsuetatik eta baso sorgindutik, Agustín Ibarrola artistaren sorkuntza dena. Guztira, 6 km.
PR-BI 181:
ESTUARIOAREN BIHOTZEAN BARRENA
Itsasadarraren bi ertzeak inguratzen dituen ibilbide zirkularra, Gernika-Lumo eta Foruako udalerrien paisaia naturalik onenaz gozatzeko aukera ematen duena. 12,5km.
PR-BI 182: