URDAIBAI BIRD CENTER
Urdaibai Bird Center publikoari irekitako espazio bat da, hegaztiak ikertzeko zentro handi bat eta paduraren behatoki pribilegiatua, hau da, laburbilduz, naturaren museo bizi handi bat, non hegaztiek markatzen duten norabidea. Nahitaezko geralekua da ornitologiaren zaleentzat eta naturaren ikuskizunaz gozatzen duten pertsona guztientzat.
Gautegiz Arteagan dago, erreserbaren bihotzean bertan, eta bista ikaragarriak ditu.
Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du zentroa, hegaztien ikerketa eta dibulgazio zientifikorako dena, baita horien migrazioak eta bizi diren habitatak aztertzeko ere.