Birding

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba hegazti migratzaileen pasagunea da eta aberastasun ornitologiko handiko gunea ere bai. Paduraren puntu desberdinetan, hegaztien behatokiak daude eta, horien artean, nabarmenena da Urdaibai Bird Center.

Urdaibai Bird Center

Urdaibai Bird Center publikoari irekitako espazio bat da, hegaztiak ikertzeko zentro handi bat eta paduraren behatoki pribilegiatua, hau da, laburbilduz, naturaren museo bizi handi bat, non hegaztiek markatzen duten norabidea. Nahitaezko geralekua da ornitologiaren zaleentzat eta naturaren ikuskizunaz gozatzen duten pertsona guztientzat.

Gautegiz Arteagan dago, erreserbaren bihotzean bertan, eta bista ikaragarriak ditu. Gehiago irakurri

Bird Center

BEHATOKIAK

Ozolloko Behatokia

Gautegiz Arteagako Ozollo auzoan kokatuta dago, hain zuzen ere, Arteagako Gazteluaren inguruan. Paduraren ur-gunerik sakonena ikustea ahalbidetzen du. Urdaibai Bird Centerrek kudeatzen du eta sarbide librekoa da, astearteetan izan ezik.

Oruetako Behatokia

Urdaibai Bird Centerretik oso hurbil dago, metro gutxi batzuetara. Txabola honetatik, hegaztiak bere habitatean beha daitezke, horiei eragotzi gabe. Urdaibai Bird Centerrek kudeatzen du eta sarbide librekoa da, astearteetan izan ezik.

San Cristobalgo Hegaztien Behatzeko Puntua

Hegaztien behatoki hau Busturiako San Cristobalgo auzoan kokatuta dago eta bertara tren-geralekutik heltzen da. Ekipamendu publiko hau txabola-behatoki espezifiko bat da padura eta hegaztiak behatzeko.

BIRD-CENTER
aves