INFORMAZIOA

Originaltasunez eta xarmaz beteriko toki honek kaleetan barrena ibiltzera eta errekaren bi ertzak lotzen dituzten harrizko zubiak zeharkatzera gonbidatzen gaitu. Bidexka naturalek, labarrek eta postaletan jartzeko moduko paisaiek osatzen dute Ea, sustrai euskaldunak dituen herria, familiarekin zein lagun taldearekin bisitatzeko toki aproposa.

NOLA HELDU

Autobusez
  • A3513 linea: BILBO-GALDAKAOKO OSPITALEA- GERNIKA-LUMO – LEKEITIO

DISTANTZIAK

  • 50 km Bilbora
  • 11 km Lekeitiora
  • 15 km Gernikara
  • 48 km aireportura
  • 78 km Donostiara
  • 97 km Gasteizera
Oinetako erosoekin etortzea gomendatzen dizugu, bidezidorrez gozatzeko
Doako aparkalekua dago Eako hirigunean.

INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Urtubiagako errota eta burdinola

Eako Urtubiaga errota eta burdinola interes kulturaleko monumentuak dira, herriko ondare historiko eta industrialaren harri bitxiak. Errota eta burdinola bisitatzeko, Eako hirigunetik ateratzen den bidexka polit bat dago. Oinez egiteko ibilbidea da, erraza, balio natural eta kultural handikoa. Antzinako bide tradizionala eta antzinako burdinolako uraren kanala jarraitzen ditu bide horrek. .Irakurri gehiago

ferreria de Urtubiaga

Marearteko zabalgunea

Ogella harrizko kala bat da, marearteko zabalguneatik interes ekologiko handikoa dena. Zoaz bertara itsasbeheran, eremu harritsu zabalak eta sakonera desberdineko putzuak agerian geratzen direnean, eta itsas fauna eta flora espezie ugari aurkituko dituzu. Beste espezie baliotsu batzuen artean, Fucus chalonii alga endemikoa aurkituko duzu.

rasa intermareal de Ea

Hondartzak

Ean askotariko hondartzak aurkituko dituzu. Sarbidea hirigunetik bertatik duen hondartza txiki eta atsegina dauka Eak, portuaren ondoan. Oinez ibiltzeko hainbat eremu ditu, eta baita tabernak eta jatetxeak ere, inguruan. Horrez gain, hondartza harritsu eta basatiak dauzka, Eako Lapatza esaterako, natura garbiaz gozatzeko. Natxituako Lapatza ere hortxe dago, ukitu gabe jarraitzen duen hondartza harritsua, landarez eta basoz beteriko mendiez inguratuta. Toki bikaina da toki lasaiak maite dituztenentzat, eta baita urpekaritza egiten dutenentzat ere.

PLAYA EA

Zubiak

Herriaren ezaugarria dira. Erreka gaineko lau zubi, udalerriaren bilakaera markatu dutenak. Kaitik eta bi itsasertzetan zehar, bi aldeetan, etxetxoek eta zubiek ematen diote izaera hiriguneari. Harrizko zubi zaharra buruan duen paisaia, derrigorrez ezagutu beharrekoa.

EA-PUENTE

Talako baseliza

Isolatuta eta kostaldeko talaia natural batean, arrantzale batzuek itsasoan Andre Maria Sortzez Garbiaren irudi bat aurkitu zutela dio kondairak, eta horren ondorioz baseliza bat eraiki zutela irudia aurkitu zuten tokiaren aurrean. Ermitaraino eramango zaituen bide bat dago hirigunetik (erraz ikusteko modukoa), antzinako gurutze-bidea izandakoa. 700 metro eskas dira baina 150 metroko garaiera aldea dago.

ermita atalaya