BISITAZ GOZATZEKO

Sasoiko arraina da Elantxobeko jatetxeetako espezialitatea. Ahal baduzu, probatu txipiroi tipikoak.

Aparkalekua doakoa da, bai goiko aldean eta bai portuan. Dena den, autobusez ere etor zaitezke. Herriaren goiko aldean utziko zaitu eta horrela, plataforma birakariak nola funtzionatzen duen ikusi ahalko duzu.

AUTOZ BAZATOZ

Bi errepide daude Elantxobera heltzeko, herriaren sarreran sardetu egiten direnak. Bata porturaino heltzen da eta bestea talaiaraino, portua dagoen mailatik 81 metrora.

GARRAIO PUBLIKOAN

– A3513 LINEA (Bilbo-Galdakaoko ospitalea-Gernika-Lekeitio)
– A3513 LINEA (Lekeitio-Gernika-Galdakaoko ospitalea-Bilbo))
– A3513LINEA (Gernika-Laida-Laga-Ibarrangelu). Autobus zerbitzua eskaintzen du Elantxobera, ekainetik irailera.

ITSASOTIK BAZATOZ

Situación: l= 43-24,2 N L= 02-38,4 W
Carrera de Marea: 4,5 m
Boca de entrada:
Anchura: 12 m
Calado en B.M.V.E: 2,5 m
Orientación: NW

DISTANTZIAK

  • A 48km del Aeropuesto de Loiu
  • A 48km de Bilbao
  • A 15km de Gernika
  • A 103km de Donostia
  • A 77km de Vitoria-Gasteiz
  • A 150km de Biarritz

INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

San Nikolas Barikoaren eliza

Arrantzaleen Kofradiak sortu zuen 1803an, bertako uretan arrantzan ibiltzen ziren arrantzaleak babesteko. Herriaren goialdean dago, Elantxoben dauden laugune gutxi batzuetako batean. Elizaren osagarrietan mantendu egin da arkitektura multzoaren sinpletasuna, kofradiaren muga ekonomikoen ondorioz.

Kalitatea dela-eta, erretaula nagusia da interesgarriena, barrokoa, egurrezkoa eta urre kolorez margotua. Sagrarioko atea ere oso ederra eta kalitatezkoa da. Ondoko murru batekin estali da kanpandegiko dorrea eusten duen horma, frontoi modura erabiltzeko.

Aldare nagusiaren alboetan dauden murruetan San Antonio Paduakoaren eta Alcalako San Diegoren bi irudi daude oinazpiko gainean, Izaro uhartean egon zen Frantziskotarren komentutik ekarritakoak.

IGLESIA ELANTXOBE

Talaiako begiratokia

Elantxoberen erdialdean aurkituko duzu, goiko aldearen eta portuaren artean. Ez ahaztu argazki-kamera, ikuspegi zoragarri honen argazkia atera nahiko duzu-eta. Begiratokitik ateratzen den bidetxo batek porturaino eramango zaitu.

Elantxobe desde la Atalaya

Plataforma birakaria

Mekanismo asmotsu eta sinple honek autobusek bira emateko izandako arazoa konpontzen du. Arazo handiak konpontzeko, irtenbide handiak behar dira! Eta horixe gertatu da Elantxoberen kasuan. Izan ere, 1991n egindako plataforma birakari honek herriko bizilagunen eguneroko bizitza errazten du, autobusa herriraino iristea ahalbidetzen duelako. Gainera, baliabide turistiko inprobisatua bilakatu da. Nola funtzionatzen duen ikusi nahi baduzu, etorri autobusez Elantxoberaino edo apuntatu autobusaren ordutegia!

PLATAFORMA AUTOBUS

Portua

Itsasora irekia da eta azken urteotan arrantzontziak eta txalupak hartu ordez aisialdirako itsasontziak hartzen baditu ere, arrantza-portua izaten jarraitzen du. Itsasoaren ondotik paseatzeko eta Kantauri itsaso harrotua entzuteko toki bikaina da, eta gorantz begiratzen baduzu, harrituta geratuko zara herriaren banaketa mailakatuarekin. Portuko ostalaritza-establezimenduetan giro atsegina aurkituko duzu, zure arreta erakarriko duten pintxo goxoekin. Udan zarata gehiago egoten da eta ohikoa izaten da bizilagunak eguzkiaz gozatzen ikustea, etzaulkietan edo ditxoko betoi gainean etzanda, edo portuan murgil egiten.

elantxobe puerto

Ogoñora ibilaldia

2 kilometroko ibilaldi batek Urdaibaiko bi toki azpimarragarri lotzen ditu: Elantxobeko portua eta Ogoño lurmuturra. Bidezidor kirol ekologiko eta kultural modura katalogatuta dago eta gainera, artadi kantauriarraz eta ikuspegi paregabeaz gozatuko duzu, garaiera alde handiko malda bat daukan ibilaldia bukatu ondorengo poza sentitzeaz gain.

.

Cabo de Ogoño