ESPERIENTZIAK

Bizipen bakarrak, emozio bila dabiltzan bidaiarientzat.

Gernikako Bakearen Museoa

EUSKADIREN SUSTRAIAK: GERNIKA.

Batzar Etxean hasten da bisita gidatua, hots, Gernikako arbolaren garrantzia eta sinbologia ezagutuko dituzun tokian. Jar zaitez lehendakariaren lekuan eta kargua beteko duzula zin egin. Pergamino baten jasota geratuko da eta oroigarri modura eraman ahalko duzu. Andra Mari elizara joango zara gero. Triforiotik azalduko zaizu Gernika eta Lumoren artean egondako liskarra. Ba al zenekien Gernikaren izen ofiziala Gernika-Lumo dela?

1937ko apirilaren 26an, Espainiako Gerra Zibilean, Gernika bonbardatu zuen Alemaniako Kondor Legioak. Pablo Picassoren “Guernica” maisulanaren tamaina bereko erreprodukzioa dago Gernikako kaleetan eta hari begira ulertuko duzu margolaria nola inspiratu zen koadroa egiteko.

Sar zaitez gaur egun kontserbatzen diren aire-erasoetarako babesleku gutxietako batean eta imajinatu gernikar batek zorigaiztoko egun hartan zer sentitu zuen.

Bisitatu Bakearen Museoa eta ezagutu Begoña, Gernikako bizilagun bat. Zurekin partekatuko du bonbardaketaren egunean bizi izandako larritasuna, inongo zalantzarik gabe ahozabalik utziko zaituen ikus-entzunezko baten bitartez. Beste errealitate bat ezagutuko duzu museoan, gerra garaietakoa.

Haurrekin bidaiatzen ari bazara, turismo bulegoak txikienentzat antolatzen dituen bisita gidatuetako bat egitea gomendatzen dizugu: sorpresez, jolasez eta igarkizunez betetako esperientzia. Besteak beste, On Tellorekin (hiribilduaren fundatzailea), Jose Antonio Agirrerekin (lehen lehendakaria), Pablo Picassorekin edo Eduardo Chillidarekin hitz egin ahalko dute telefono magiko batetik.

Gernika-Lumoko turismo bulegoko gidariek era desberdinean erakutsiko dizute hiribildua, anekdotekin eta bakarrik joanez gero zuk bisitatu ezingo zenituzkeen tokietara joanda.

Prezioa, pertsonako:
3,5 € + Bakearen Museorako sarrera murriztua (2 €)
Argibideak eta erreserbak:
Gernikako turismo bulegoa
Artekale, 8
Tel.: 94 625 58 92
turismo@gernika-lumo.eus
www.gernika-lumo.eus

DESKUBRITU TXAKOLINAREN MAGIA, ANIZTASUN NATURALETIK

Egin bidaia zoragarria Euskadiko ardo esklusiboaren bila: txakolina.

dagoen ardo hau egiten den upeltegietako bat. Txakolinaren sekretuak ezagutuko dituzu eta tokiko produktu tipikoekin konbinatzen ikasiko duzu. Ba al dago pintxo batzuk jatea eta gaian aditua den norbaitek jakiak eta ardoak konbinatzeko artea erakustea baino gauza hoberik? Aditu horrek jakien eta ardoen aromen eta koloreen arteko oreka lortzen erakutsiko digu.

Itsasmendiren mahastiak eta upeltegiak bisitatzera animatzen zaitugu. Gutxi batzuen eskura dagoen luxu bat da baina Gernikara bazatoz, egin ahalko duzu. Itsasmendiren “Nº7” historian zehar urrezko “Bacchus” sari ospetsua jaso duen lehen txakolina izan da. Espainiako Dastatzaileen Batasunak ematen du sari hori eta oso ezaguna da nazioartean. Denboraren igaroarekin, upeltegi honek bere txakolina Espainiako ardo zuririk onenen artean sartzea lortu du.

Horrez gain, upeltegi hau Gernikatik hurbil dagoenez, euskal geografiako hiribildurik enblematikoenetako bat bisitatzeko aprobetxa dezakezu.

* Upeltegia irailetik urrira bitartean bisitatzen baduzu, mahatsa zuk zeuk biltzeko aukera izango duzu. Ekimen berritzaile horretan, upeltegiko pertsona baten laguntzarekin, mahatsa moztuko duzu eta aktiboki parte hartuko duzu txakolina ekoizteko prozesuan: mahatsen aukeraketatik hasi eta mostoak dastatzeraino. Amaiera bikaina emateko, tokiko produktuak konbinatzen dituen bazkari batean parte har dezakezu upeltegian bertan.

Aukerak
Bisita. Txakolina eta/edo pintxoak dastatzea, eta/edo maridajea
Prezioak. 10 eurotik aurrera 10 pertsonatik gorako taldeei % 15eko deskontua egingo zaie.
  Argibideak eta erreserbak:
Itsasmendi upeltegia
94 627 03 16
info@bodegasitsasmendi.com
www.bodegasitsasmendi.com

jai alai

EUSKAL PILOTA ETA ZU: ESKOLA SORTU DUTEN KIROL TRADIZIONALAK – GERNIKAKO JAI ALAI.

Sentitu zumezko zestaren pisua eskuan eta zure begiekin ikusi zesta-punta zein zaila den.

Esperientzia desberdin honetan kirol berezi bat ezagutuko duzu eta gainera, oraindik erabiltzen den munduko frontoirik handienean jokatzeko aukera izango duzu. Gonzalo Beaskoetxea mundu mailako txapeldunaren laguntza izango duzu horretarako, eta berak azalduko dizkizu zesta-puntaren trikimailuak, arauak, apustuak eta historia, Jai Alai frontoia izena daraman altxor arkitektonikoaren historia azaltzeaz gain. Zesta-puntaren erakustaldi batekin eta klase praktiko batekin jarraituko du bisitak. Hala, eskuan sentituko duzu zumezko zestaren pisua eta zure begiekin ikusiko duzu zesta-punta zein zaila den, zehaztasun, kontzentrazio eta pazientzia handia behar baitira.

  • 5 egun lehenago egin behar dira erreserbak.
  • Iraupena: 2 ordu gutxi gorabehera./span>
  • Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa (frantsesa ere bai, aldez aurretik abisatzen bada)
  • Frontoiaren bisita gidatua.
  • Zesta-puntaren historiari buruzko erakusketa, azalpenekin.
  • Jokoaren inguruko nozioak eta arauak.
  • Zesta-puntako arauzko partida, 25 tantotara.
  • Jokalekuko esperientzia, 6 pertsonako taldeetan.
  • Taldeak: 25 pertsona (gutxienez).
  • Gutxieneko prezioa: 500 €.
Gernika JAI ALAI:
C/ Carlos Gangoiti, 14 – 48300-Gernika-Lumo
Información
Gernika Jai Alai Elkarte
Tlf.:  658 750 627
gernikajaialaiexperience@gmail.com

SANTIMAMIÑE

EDERTASUNA BARNEALDEAN DAGO: LURRAZPIKO EUSKADI: SANTIMAMIÑEKO KOBA

Ezagutu Santimamiñeko koba eta bertako labar-arte berezia, 14.000 urtera bitarteko antzinatasuna duena.

Bizkaiko aztarnategi arkeologikorik garrantzitsuena da eta Gizadiaren Ondare izendatu zuten. Milaka urte dituzten giza kokalekuen arrastoak, labar-artearen berrogeita hamar bat ale eta edertasun handiko estalaktiten eta estalagmiten hainbat eta hainbat formazio daude koban. Koba osoa bisitatu ahalko duzu 3D bisita gidatu baten bitartez, errealismo osoz. Haitzuloa ez kaltetzeko eta milaka urte dituen aztarnategi honetaz gozatzen jarraitzeko hartutako neurria da.

Basondo auzoa, Kortezubi
Argibideak eta erreserbak:
Tlf.: 944651657-944651660
santimamiñe@bizkaia.net

ARRANTZALE KOFRADIARA BISITAK TALDEENTZAT

Arrantzaren mundua ezagutu eta saregile eta neskatilen bidez esperientzia berezi batez gozatzeko
aukera.

Arrantzaren enkantea, sare-joskintza eta bestelako jarduera batzuen funtzionamendua ezagutzeko eta kontserba dastaketa egiteko modua. Bermeotarren bizimodua gertutik ezagutuko duzu.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Bermeoko Turismo Bulegoan.

Lamera, s/n
Tel.: 94 617 91 54
turismoa@bermeo.eus
www.visitbermeo.eus

BASO SORGINDUA

Miretsi Agustin Ibarrolaren “Land Art” hau.  

Gidari espezializatu batek lagunduko dizu Agustín Ibarrolaren obrarik ezagunenetakoaren handitasunean sakontzen. “Land art” deritzonaren adierazpena da Ibarrolaren lana. Kreazio-korronte hori XX. mendeko hirurogeigarren hamarkadaren amaieran sortu zen, eta korronte horren helburua lan artistikoa naturara eramatea da; horretarako, paisaia erabiltzen du marko, euskarri eta lehengai modura. Basoan barrena goazela, figurak sortzen dira eta gure begien bistan agertzen dira: batzuetan, zuhaitz bakar batek irudi osoa adierazten du, baina, beste batzuetan, zenbait zuhaitzen multzoa ikusi behar da artelana ulertzeko. Eta gainera, irudien pertzepzioa aldatu egiten da, behatzeko gunearen arabera. Beste modu batera esanda, irudiak eraldatu egiten dira. Azken finean, bisita “pertsonalizatua” da, eta, bisita horretan, artistak lortu egiten du bisitaria bere lanaren protagonista izatea.

Omako haranaren inguru paregabetik egiten da buelta.

  • Omako basoaren eta Santimamiñeko multzo arkeologikoaren informazio puntua.
  • Prezioa 3 eurokoa da pertsona bakoitzeko, eta 1 eurokoa langabetuentzat, erretirodunentzat eta ikasleentzat.
  • Bisita baino ordubete lehenago egon beharko duzu informazio puntuan, sarrerak batzeko, eta ostean 2,5 km ibili beharko zara (baso-pistatik) topalekuraino. Bertan itxaroten izango duzu gidaria, erreserbatutako orduan.
  • Topalekua kartel batekin seinaleztatuta egongo da, baso-pistaren amaieran, sartzeko barandaren ondoan.
  • Ordu eta erdi irauten du gidariarekin egiten den bisitak.
  • Bisitaren ostean, gidariak erakutsiko dizue basotik atera eta Omako haranera jaisteko bidea.
Uztailean eta abuztuan
Ordutegiak: Ostiral, larunbat eta igandeetan 12:00etan eta 17:00etan
Erreserbak egiteko:
944.651.657
santimamine@bizkaia.eus
www.bizkaikoa.bizkaia.eus
Aurretik erreserba egin behar da.

Opidum-de-Arrolaop

URDAIBAIKO IBILBIDE HISTORIKOEK LILURA ZAITZATELA

Urdaibaiko udako agendaren parte dira uztailean eta abuztuan egiten diren bisita gidatuak, lurralde honetako aztarnategiak eta baliabide historikoak zeharkatzen dituztenak. Arrolako oppiduma (Arratzu) 2. Burdin Aroko herrixka indigena da, “tranpak” ezkutatzen dituzten sekulako harresiak dituena. Bertan dago Arrolagune ere, oppidumaren interpretazio zentroa. Ereñozarreko gaztelua Erdi Arokoa da eta aro desberdinetako nekropoliak dauzka (Ereñon). Foruako erromatar herrixka da erromatarrek Bizkaian izandako kokaleku nagusia. Tribisburuko erromatar aztarnategia (Bermeon eta Busturian) K.o. I. eta III. mendeetako nekropolia da eta Sollube mendian dago. Katillotxuko estazio megalitikoaren kasuan (Busturian, Sukarrietan eta Mundakan), oinezko ibilbidea egin daiteke Neolito garaiko hilobiak ezagutzeko. Bisita gidatuak didaktikoak eta entretenigarriak dira eta inguru paregabean egiten dira guztiak, kultura eta natura konbinatuz. Tren turistiko batek hurbilduko zaitu baliabideetaraino eta bidezidor kirola maite dutenek oinez egin ahalko dituzte bisitak.

Arrolagune
Tel. 634 243 762
www.visiturdaibai.com

MEMORIAREN IBILBIDEA

Gernika-Lumok jasandako aire-erasoak gehien kaltetutako tokietatik pasatzen den ibilbidea dugu hau, hiru bide batzen dituena: ikerketa historikoa, bonbardaketatik bizirik atera zirenen testigantzak eta QR bidez Gernika-Lumo bonbardaketaren aurretik nolakoa zen ikusteko aukera.

1937ko apirilaren 26ko 15:45 ziren. Luftwaffe alemaniarreko hegazkinak foru udalerrian sartu ziren astelehen baten, merkatu egunean, eta lau orduz bidean aurkitu zuten guztia bonbardatu eta hondatu zuten. Ehunka biktima utzi zituzten.

Ibilbidea bonbek hondatutako eraikin eta azpiegitura publikoetatik pasatzen da, merkatu plazatik edo antzinako udal frontoitik esaterako. Salbatu ziren eraikin batzuetatik ere pasatzen da, Batzar Etxetik, adibidez. Astrako babeslekutik ere pasatzen da, bertan babes hartu zutelarik inguruko fabriketako langileek. Ibilbideak Pasealekuko babeslekura eramango zaitu ostean. Udalak berreskuratu egin du, herritarrek garai hartako bizilagunek aire-erasoan bizi izandakoa uler dezaten. Ibilbidea osatzen duten hamaika puntuetan azalpen panelak aurkituko dituzu, bonbardaketatik bizirik atera zirenen testigantzekin.

Gidaririk gabe egin dezakezu “memoriaren ibilbidea”, turismo bulegoan aurkituko dituzun eskuliburuarekin eta plano turistikoarekin molda baitzaitezke.

Artekale, 8
Tfno.: 946 255 892
turismo@gernika-lumo.net
www.gernika-lumo.net