Forua
Itsasadarraren ezkerreko ertzean dagoen udalerria da Forua, Gernika-Lumoren ondoan. Hain zuzen ere, oinez joan zaitezke batetik bestera, bide lasai eta seguru batetik. Foruan historiaurreko gizakia han izan zela adierazten duten aztarnak aurkitu dira, eta, horrez gain, Kantauri ekialdean ezagutzen diren erromatar aztarnategi gutxienetako bat dauka. Tours-eko San Martin parrokian ere azken milurtekoaren hasierako aztarnak daude. Natura ere Foruaren esentziaren parte da, baliabide natural garrantzitsuak eta bidezidor lasaiak dituelarik..