GAZTELUGATXEKO DONIENE

Bermeoko udalerrian, Matxitxako lurmuturraren eta Bakioren artean, kostaldeko zati bat dago non lurra eta itsasoa borrokatzen diren; bertan, itsasoak bere indarra erakusten du kobetan eta arku naturaletan eta lurra gailentzen da arrezife-kareharri gogorreko uhartetxoak utziz. Higadura-eredu honek edertasun paregabeko paisaia marrazten du eta horrek, gunearen interes historikoarekin eta uren kalitatearekin batera, babestutako biotopoaren sailkapena lortzen lagundu du. Espazio honen bihotzean dago Gaztelugatxeko Doniene.

Gaztelugatxeko Doniene penintsula-formako haitz bat da; Kantauri itsasoaren erdian dago eta goiko partean San Joani eskainitako ermita txiki bat dago. Bertara, 241 eskailera-maila igo ostean heltzen da, mendi-hegal harritsutik igotzen direnak ermita txikira heldu arte, itsasoaren mailatik 80 metrora dagoena

Harri menderatzaile honek uretan gaztelu bat ematen du eta antzinatik deitu zitzaion Gaztelu-aitz (gazteluaren haitza) edo Gaztelu-gache (gaztelu latza edo zaila).

HISTORIA, LEGENDAK ETA JAIAK

Leku estrategikoa da kostaldea menderatzeko; izan ere, Gaztelugatxe mendeetan zehar izan zen Bizkaiko jaunaren eta Gaztelako erregearen arteko borroken agertokia, baita lapurreta-egintzen eta kortsarioen eta piraten arpilatzeena ere. Horrez gain, sorginkeriak eta akelarreek babesa aurkitu zuten Gaztelugatxen.

Uhartetxo honen goiburuan dagoen ermita X. mendean sortu egin zen San Joan Bautistaren izenean eta fraideen komentua izan zen bi mendeetan zehar (XII-XIV. mendeak). Urteak pasa ahala, narriatu egin zen, 1886an eraitsi egin zen arte. Orduan, guztiz berreraiki zen.

Leku honen inguruko LEGENDA batek esaten du San Joan Bermeon lehorreratu zela eta hiru pausotan, zeinen aztarna bidean utzi zuen, ermitaraino heldu zela. Lehenengo aztarna “San Joanen” arkuaren azpian dago, Bermeoko herri-gunean bertan. Bigarren aztarna Arene auzoan dago, Itsasalde baserriaren ondoan, iturria heldu baino lehenago. Hirugarren aztarna ermitara heltzeko azkenengo eskailera-mailara heltzean dago. Gainera, aztarna hori interesgarriena da; izan ere, aztarna zehaztasunez ikusi ahal izateaz gain, “SAN JOAN” inskripzioa irakur daiteke, norbaitek zizel batekin idatzi zuena.

Ekainaren 24an, San Joaneko jaietan, ERROMERIA TRADIZIONALA ospatzen da; bertan, inguruetako jende ugari, batez ere, Bermeoko asko erromesaldian doaz bertara, ermitaren beheko aldera, egindako promesak betez edo santuari eskerrak emateko. Lore-eskaintza bat egiten zaio Ama Birjinaren irudiari, itsasoaren sakontasunean urperatuta, uhartetxo zoragarri honen behealdean ateratzen diren arku natural horietako baten azpian.

Lepo eginiko San Joan (abuztuak 29) ermitan asko ospatzen den beste jai bat da.

Beste tradizio bat dago; horretan, hegaluzearen kosteraren hasieran, arrantzaleak eta neskatilak Gaztelugatxera doaz osasuna, eguraldi ona eta arrantza ona eskatzera. Eskari-errituala itsasotik ere egiten da. Horregatik, marinelek/arrantzaleek bere ontziak eramaten dituzte Gaztelugatxeren inguruetara “egin beharrekoa egiteko”: “hiru bira ababor eta beste hiru istribor”.

Gaztelugatxeko Doniene “Rocadragón” bihurtu egin zen Juego de Tronos telesailaren zazpigarren denboraldiaren filmazioan. 

Ekainaren 24an, San Joaneko erromeria tradizionala ospatzen da; horretan, inguruetako jende ugari eta, batez ere, Bermeoko asko erromesaldian joaten dira.

1.334an, Bizkaiko jauna zen Joan Nuñez de Larak Gaztelugatxen eutsi egin zion Gaztelako Erregea zen Alfonso XII.ren armadari.