GERNIKAKO AZOKA

Herri-esaerak esaten du “Lunes gernikes, kolperik bez” edo “Lunes gernikes, ni golpe” eta horrek erakusten du Gernikako merkatuak duen garrantzia historikoa. Astelehenero, salbuespenik gabe, eskualdeko ekoizleak herriaren erdigunean kokatutako merkatu tradizionalean duten hitzordura joaten dira. Abagunerik onena da Gernikako tomate, indaba edo piper zoragarriak erosteko, baita gaztak, barazkiak frutak eta arropa, loreak eta mota guztietako osagaiak ere.

Animazio handiko lekua da eta, bertan, eskualdeko aberastasun gastronomikoa eta gure baserritarren lana nabarmentzen dira.

Eta, Gernikako astelehen hau, urrian handitzen da, urriko lehenengo eta azken astelehenaren ospakizunarekin. Urriko lehen astelehenean, merkatu tradizionalaz gain, abereen erakusketa garrantzitsua egiten da. Urriko azken astelehenean, merkatuak kalea hartzen du eta nekazaritza eta abeltzaintzako merkatu jendetsua ospatzen du; bertara, Euskadi osoko ekoizleak eta bisitariak doaz.