PLANAK HAURREKIN

Ez dago natura eta iraunkortasuna tartean dituen giroa baino gauza hoberik haurrekin gozatzeko, eta txikienek gozatzeko, batez ere.

Santimamiñeko koba

Bizkaiko aztarnategi arkeologikorik garrantzitsuena da eta fisikoki koba bisitatu ezin bada ere, 3D bisita gidatu baten bitartez koba osoa ezagutu daiteke, errealismo osoz.  Irakurri gehiago

SANTIMAMIÑE

Omako Basoa

Irudimenarekin jolasteko toki bikaina da. Zuhaitz-enborren gaineko margolanetan gizakiak, animaliak eta forma geometrikoak ageri dira. Ingurune naturalean egindako artelan berezia eta desberdina da.  Irakurri gehiago

Ekoetxea Urdaibai

Biodibertsitatearen garrantzia azpimarratzeko espazioa da, eta, horrez gain, erakusketen eta jarduera didaktikoen bitartez ingurune naturalaren inguruan kontzientziatzekoa. Hori guztia, ikuspegi pribilegiatua eskaintzen duen paraje batean.  Irakurri gehiago

ekoetxea urdaibai

Urdaibai Bird Center

Jendearentzat irekita dagoen espazioa da Urdaibai Bird Center, hegaztiak aztertzeko zentro handia, paduraren behatoki pribilegiatua, eta azken finean, naturaren museo bizia, non hegaztiek norabidea markatzen duten. Nahitaez bisitatu beharreko tokia da ornitologia maite dutenentzat eta naturaren ikuskizunaz gozatu nahi duten guztientzat. Irakurri gehiago

BIRD-CENTER

Frontoiak

Funtsezkoak dira herri guztietan eta haietan egiten dira gure herri kirolak, eskupilota edo pala esaterako. Haurrak frontoietan jolasten ibiltzen dira beti. Oraindik aire zabalean dauden frontoi batzuk geratzen dira, Ibarrangelukoa esaterako, baina gehienak frontoi estaliak dira. Gernika-Lumon “bost frontoiak” izeneko toki bat aurkituko duzu jolasteko eta ondo pasatzeko, ingurune naturalean eta zerbitzu mota guztiak bertan dituzula Gernika-Lumon “bost frontoiak”  izeneko toki bat aurkituko duzu jolasteko eta ondo pasatzeko, ingurune naturalean eta zerbitzu mota guztiak bertan dituzula

jai alai

Ereñozarreko San Migel

Ereño herriaren gainean, ikuspegi paregabea eskaintzen duen paraje pribilegiatu batean, Ereñozarreko San Migel aurkituko dugu, “Erdi Aroko gailurra”. Autoa herrian uztea gomendatzen da, eta gailurreraino oinez joatea. Hala ere, ia-ia gailurreraino doan baso-pista bat dago.  Irakurri gehiago

San-Miguel-de-Erenozar

Topa Bermeo: bisitarik dibertigarriena

Deskubritu Bermeo jolasean! Ihes-joko honen bidez, zentro historikoa ezagutuko duzu.

Aukera ederra da senide edo lagunekin ondo pasatu eta bisita audio-gidatu bat egiteko.

www.topabermeo.com

Europako Herrien Parkea:

Gernika-Lumon dago, Euskal Herria Museoaren atzean eta Batzar Etxearen ondoan. Hainbat zuhaitz, urmaela eta eskultura interesgarri ugari ditu parkeak. Haurrekin joateko toki bikaina da.
Irakurri gehiago

Europako Herrien Parkea

Itsasoaz eta hondartzaz ere goza dezakezu, eta baita gure hondartzetan antolatzen diren uretako jarduera desberdinez ere Surf, Piragua, Paddle suf…