KONTSERBA-FABRIKAK

Tradizioa eta kalitatea

Kantauriko antxoa eta hegaluzea dira gure kontserba-fabriken bi espezialitate. Bertan uztartzen dira tradizioa eta jarduera ekonomikoa eta, gainera, “bisitagarriak” dira.

Kontserba-fabriketarako bisita gidatu interesgarrietan parte har ezazu.
Bermeoko kontserba-fabrikak oso ezagunak dira; batetik, tradizio handiko fabrikak direlako eta, bestetik, landutako produktuen kalitatea hobezina delako.

Arroyabe

Hemen bisitatu ahalko duzu produkzio-planta Bermeon (Bizkaia) eta hegaluzearen ohiko kontserbak egiteko prozesu osoa ezagutu.  
arroyabe@arroyabe.es
Tel: (+34) 946 186 667
www.arroyabe.es

Conservas Campos

Campos etxearen ibilbideak XX. mendearen hasieran du abiapuntua, Bermeoko bi familia aitzindari eta autodidaktak utzitako ondareari jarraituz. Ordutik, egunez egun hazten eta hobetzen jarraitzen dute, itsasoaren onura guztiak gure mahaietara ekartzeko.
campos@salica.es
Tel: (+34) 946 187 072
www.clubcampos.com

Serrats Kontserbak

SERRATS etxeak lehengairik onenak erabiltzen ditu, 1890etik. Kalitatezko hegaluze eta antxoen bidez, freskotasuna eta Kantauri itsasoko zaporea eramaten du etxe guztietara
conservas@serrats.com
Tel: (+34) 946 187 280 – 607 289 852
www.serrats.com

Zallo Kontserbak

Enpresa hau Bermeon dago 1926tik eta dastaketak eta bisita gidatuak eskaintzen ditu bere instalazioetan.
comercial@zallo.com
Tel: (+34) 946 186 318
www.zallo.es