GURE HERRIAK
Busturialdea izeneko eskualdean dago Urdaibai. Oka ibaiaren haranean zehar zabaltzen da, bai eta Mundakako itsasadarraren ertzean ere. 20 udalerrik osatzen dute eta horietatik 19 Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan daude.
Gernika-Lumo eta Bermeo dira hirigune eta merkataritza-gune nagusiak.