INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Idatze Etxea

Hementxe daude informazio puntua eta udal aterpetxea, batez ere erromesentzako dena.

IDATZE ETXEA MENDATA

Olazarra burdinola

Marmiz auzoan dagoen antzinako burdinola, errotarekin.

FERRERIA OLAZARA

Albiz jauregia

XVIII. mendeko eraikin honen fatxada nagusian Albiz eta Allende Salazar familien armarriak ikus daitezke.

PALACIO LABIZ

Montalban dorretxea

Muino estrategiko batean dago, lur eremu zabalak eta Gernikara joateko Erdi Aroko bide zaharra zaintzen. XVI. mendekoa da eta Euskal Herriko dorre pentagonal bakarra da.

Torre Montalban

San Migel Goiaingeruaren eliza

X. mendean eraiki zen ikuspegi ederra eskaintzen duen muino baten bizkarrean eta XVI. mendean handitu zen. Estilo gotiko-errenazentista du eta atarian harrizko mahai bat dauka, bilera puntu modura erabiltzen zena.

IGLESIA MENDATA

Bizkaiko begiratokia

Begiratoki honetatik Urdaibaiko sakongunearen paisaiarik menditsuenaz gozatu ahalko duzu. Oiz mendiaren hegalean dago Bizkaiko begiratokia. Toki enblematiko horretatik eremuko baso-masa osoa ikus daiteke. Kondaira batek dio gauez sorginak biltzen zirela toki honetan. Bertatik Bizkaiko panoramikaz eta gailur-lerroaz gozatu ahalko duzu eta hala, oinez igo bazara, igoera konpentsatuta geldituko da. Autoz ere igo zaitezke.

Balcón de Bizkaia