Gaztelugatxe-Matxitxako: Egokia da mendi-ibiltarientzat eta Gaztelugatxeko Donieneren, Akatzeko uhartearen eta Matxitxako Lurmuturraren bista apartak ditu. Daukan kokapenagatik, gune haizetsua da.
Zerbitzuak: 11 mahai, 4 barbakoa, aparkalekuak
Dirección: Arane Gibelortzaga Auzoa. Bi- 3101 P.K: 33+0560 (Desviación a la derecha tras pasar el cabo Matxitxako y antes de acceder al camino peatonal que nos lleva a San Juan de Gaztelugatxe)
Tala: Bikaina da familientzat; hiri-gunean kokatuta dagoen aisialdi-gune hau zuhaizti batean dago eta bistak ditu itsasora eta Izaro uhartera.
Zerbitzuak: 7 mahai, 3 barbakoa, zabuak, WC zerbitzuak
Helbidea: Tala, zenbakirik gabe. 48370 Bermeo
San Antonio: Merendero hau San Antonioko hondartzaren ondoan dago eta oso erosoa da haurrak dituzten familientzat.
Zerbitzuak: 8 mahai, aparkalekuak, iturria, haur-jolasak dituen parkea, WC zerbitzuak, taberna.
Helbidea: Abiña auzoa (aisialdi-gunera Gernika eta Mundaka lotzen dituen BI-2235 errepidetik heltzen da. BI-4233 errepide sekundarioa hartzen da San Antonioko hondartzaraino).
San Bartolomé: Merendero honetan, zuhaizti-panoramika zoragarria dago eta, gainera, hericera edo “kirikiñausi” bat dauka, eraikuntza berezia, baserriko bizitzarekin lotutakoa eta barrualdean gordetzen zituen gaztainak babesten zituena.
Zerbitzuak: 5 mahai, barbakoa bat, aparkalekua, iturria.
Helbidea: Gernikatik Eara doan BI-3238 errepidea hartuta, udalerria zeharkatuz, Bedaronako auzora goaz, ezkerretara kokatutakoa. Hortik kilometro batera, jaitsiera bat dago, seinaleztatuta dagoen aisialdi-gune honetaraino eramaten gaituena.
Gabika: Merendero txikia, landa-ingurune ederrean kokatutakoa eta bikaina geldiune bat egiteko eta indarrak birjartzeko.
SZerbitzuak: 4 mahai, 3 barbakoa, iturria, aparkalekua, haur-jolasak dituen parkea.
Helbidea: Gabika auzoa, Ereño-Nabarniz errepidea.
Zallobanteko merenderoa: Bizkaiganetik kilometro batera baino ez dago eta larre berdeak eta mendi-gailurrak dituen paraje paregabe batean dago. Bikaina naturaz gozatzen dutenentzat.
Zerbitzuak: Mahaiak, barbakoak, iturriak, aparkalekua, futbol-zelaia.
Helbidea: Zallobante auzoa, 21
Elexaldeko merenderoa: : Bikaina espazio lasaia eta naturaz inguratua bilatzen duten familientzat.
Zerbitzuak: 8 mahai, 3 barbakoa, iturria, aparkalekua, haur-jolasak dituen parkea.
Helbidea: Eleizalde auzoa
Arboliz: Atseden-gune hau bikaina da aire zabaleko egun batez gozatu nahi duten familientzat eta lagunentzat.
Zerbitzuak: 6 mahai, ura, zuhaiztia, haur-jolasen gunea, WC zerbitzuak, aparkalekua
Helbidea: Arboliz auzoa (Ibarrangelu eta Natxitua lotzen dituen errepidean).
Plose: Paisaia berde eta menditsuak inguratzen du barrualdeko merendero lasai hau.
Zerbitzuak: 4 mahaiak, aparkalekua, iturria, 2 barbakoa
Helbidea: Morga eta Larrabetzu lotzen dituen BI-2713 foru-errepidea.