NOLA HELDU

Erraza da Urdaibaira heltzea, eskualdea trenez eta autobusez ondo komunikatuta dagoelako eta Bilboko aireportua ere ordu erdira dagoelako. Garraio publikoa zein pribatua aukera ditzakezu Urdaibaira heltzeko, eta itsasontziz bazatoz, gure portuetako batean amarra dezakezu ontzia

ERREPIDEZ

  • Bermeotik:   BI631 Bilbo-Mungia-Bermeo / BI2101 Bakio-Bermeo
  • Gernikatik:  BI-635 Amorebieta-Gernika (Amorebietaraino autobidetik)
  • Mungiatik: BI 2121Mungia-Gernika
  • Lekeitiotik:  BI-3238 Lekeitio-Gernika

AUTOBUSEZ:

  • A3514 Bilbao – Amorebieta Etxano – Gernika-Lumo
  • A3519 Gernika-Lumo – Mungia
  • A3515 Bilbao – Amorebieta Etxano – Gernika-Lumo – Bermeo,
  • A3513 Bilbao – Hospital Galdakao – Gernika-Lumo – Lekeitio
  • A3523 Bilbao – Hospital Galdakao – Gernika-Lumo – Aulestia – Lekeitio
  • A3527 Bilbao – Mungia – Bermeo

Garraio publikoa

Barik txartela erosten baduzu, trena zein autobusa ordaintzeko erabili ahalko duzu. Sistema hori erosoa eta merkeagoa da.

AIREPORTUA

Garraio publikoa erabiliz joan zaitezke Bilboraino, autobusez, eta bertan zuk nahi duzun garraiobidea aukera dezakezu Urdaibairaino etortzeko.
  • Bizkaibus: A3247 Bilbo – Aireportua linea (Txartel arrunta: 3€ edo 1,14€ Barik txartelarekin).
  • Taxia: Telefonoz erreserba dezakezu (944 800 909) edo erreserben inprimakia betez: www.taxisaeropuertobilbao.com
    Gernikaraino joatearen prezioa, gutxi gorabehera: 55 -60 €

ITSASONTZIZ

  • Bermeo: Euskal Herriko arrantza-portu nagusietako bat da Bermeoko portua. Aisialdirako dartsena dauka Portu Zaharrean, hirigunean bertan, eta dartsenaren sarreran kortesiazko pantalana dago bidaiatzen ari diren ontzientzat. Amarraleku kopurua: 346 + 30 buia; gehienezko luzera: 8 metro (Portu Zaharra); gehienezko sakonera: 3 metro. Kokalekua: l= 43-25 N, L= 02-43,4 W
  • Mundaka: Portua txikia da, aisialdirako gehienbat. Hegoaldeko ertzean bakarrik ditu kaiak. Guztira 183 amarraleku ditu, 9 metroko gehienezko luzerarekin eta 2 metroko gehienezko sakonerarekin. Kokalekua: l= 43-24,5N L= 02-42W
  • Elantxobe: Arrantzarako portua da tradizioz, baina gaur egun aisialdirako ontziak hartzen ditu gehienbat. Sakonera: 2,5 m . Kokalekua: l= 43-24,2 N L= 02-38,4 W

TRENEZ

Zeharkatu Urdaibairen ezkerreko ertza. Edertasun paregabeko ibilbide horretan zehar, ezingo dituzu begiak paisaiatik aldendu.
  • Bilbo/Atxuri – Gernika-Lumo – Bermeo linea.

TAXI-GELTOKIA

  • Bermeo: 946 880 922
  • Gernika-Lumo: 946 251 002
  • Mundaka: 609487066
  • Ibarrangelu: 649830312
  • Muxika: 609412930
  • TeleTaxi: 944 102 121

GERNIKARAINO DAGOEN DISTANTZIA, KILOMETROTAN

  • Bilbotik, 33 km.
  • Aireportutik, 35 km.
  • Autobidetik, 14 km (Amorebietan irtenda).
  • Donostiatik, 105 km.
  • Gasteiztik, 70 km.
  • Hendaiatik (Frantzia), 120 km.
  • Baionatik (Frantzia), 140 km.