ONDARE ERLIJIOSOA

Baselizak, santutxoak, kalbarioak, elizak… Arkitektura erlijiosoa ugaria eta anitza da Urdaibain. Erlijioa artearekin eta paisaiarekin uztartuta, miresteko moduko multzo monumentalak sortzeko.

San Andres eliza

Eliza honek polikromatutako eta zizelkatutako egurrezko ganga paregabea dauka barrualdean; izan ere, horrek eman dio Euskal Artearen Kapera Sixtinoaren titulua. Euskarri zentralik gabeko eta gurutzeria konplexuak dituen egurrezko sabai handi hau apainduta dago mundu sinboliko konplexua irudikatzen duten pinturekin: maskarak, kurriloak, garezurrak, zaldunak eta munstroak dira guztiz katolikoak diren figuren artean nahastuta aurkituko ditugun adibideetako batzuk. Erdi Aroko beste eliza baten ordez eraiki zen XVI. mendean, Ibarrangeluko Elexalde auzoko mendi-hegal baten gainean. Erraz desberdindu daiteke bere dorreagatik, Jesusen Bihotzaren eskultura bat duena goiburuan.

San andres de ibarrangelu

Santo Tomas

Mendixka batean, zeinetik udalerriaren parte handia behatzen den, eliza monumental hau dago, mendeetan zehar, Donejakue Bideko erromesen nahitaezko geralekua izandakoa. Elizak Bizkaiko barrokoko korurik garrantzitsuenetarikoa dauka eta bere portikoa bere generoko hoberenetarikoa dela esaten da, daukan zoladura lauzatuagatik. Portiko gehienek bezalaxe, elizatearen “Txopitel-arria” edo “fiel-arria” mahaia kontserbatzen du; bertan, iraganeko mendeetan, udalerriko kontuak ebazten ziren.

iglesia-santo-tomas-arratzu2

Santa Katalina

Postaleko irudi bat da. Ingurunearen edertasunak, kokapen estrategikoak, itsasadarraren sarreran bertan, eraikinaren edertasun sinplearekin batera, argazki idilikoa osatzen dute. Ermita XIX. mendekoa da eta gotikoaren eta errenazimentuaren arteko trantsizioa-eraikin bat da. Ermita inguratzen duten harresiak garai bereko gotorlekuaren hondar zaharrak dira. Mundakako portutik irteten den bide polit batek hurbiltzen zaitu oso erraz leku horretaraino.

Eliza Santa Katalina

San Frantzisko Klaustroa

Bizkaiko zaharrenetarikoa da. Horren eraikuntza 1357an hasi zen Tello kondeak eta bere emaztea Juana de Larak aginduta; hala ere, obra hori ez zen amaitu XVI. mendearen amaierara arte. Multzoa osatzen dute elizak, klaustroak eta guztiz eraldatutako komentuaren parte bat, baina klaustroa da multzoaren elementurik garrantzitsuena. Erdiko patiora zabaltzen da hiru zutabe txikik apaindutako zutabeek eutsitako arku zorrotzen bidez. Lau izkinek dute arku eskartzanoa, figuratutako motiboekin apaindutako mentsuletan eutsita: fraideak otoitz egiten, abesten edo predikatzen.

Bitxia da, antzinako garai batean, klaustroa izan zela Bermeoko merkatua ospatzeko lekua.

Ibarruriko San Pedro eta San Pablo

Ermita gotikoa (XV-XVI. mendeak) Bizkaiko landa-giroko gotikoaren eliza interesgarrienetako bat dela esaten da. Muxikako udalerrian dago. Nabarmentzekoa da arku zorrotzeko portalea, motibo desberdinekin eta gudarien figurekin apaindutakoa. Pilotalekua ere badauka, erre zen eliza zaharraren hondarren gainean eraikitakoa.

San Lorentzo

Bekoa Uhartea auzoan kokatuta, Gautegiz Arteagako udalerrian, XVI. mendeko ermita honek bere horma batean gordetzen du XI. mendeko erromatarren aurreko leiho bat, harrizko bloke bakar batean zizelkatuta. Kanpoaldean, harrizko aldare bat dago eta hori da antzina ermitek izandako garrantziaren lekuko, hain zuzen ere, erkidegoaren topagune bezala edo jaiak ospatzeko leku bezala. Itsasadarrerako bistak zoragarriak dira.