ONDARE HISTORIKOA

Mendeetan zehar, Urdaibaiko biztanleek bere aztarna utzi dute, gotorlekuak, nekropoliak edo labar-pinturak bezalaxe. Ondare horrek historian zehar bidaiatzea ahalbidetzen digu.

Santimamiñeko Koba

Bizkaiko aztarnategi arkeologikorik garrantzitsuena da, baita Gizadiaren Ondare ere. Koba honek orain dela 14.000 urte baino gehiagoko gizakien egonlekuen hondarrak gordetzen ditu, berrogeita hamar bat labar-margo eta edertasun handiko estalaktiten eta estalagmiten eraketa anitz. Kortezubiko udalerrian dago, Gernika-Lumotik hurbil. Gehiago irakurri

SANTIMAMIÑE

BATZAR ETXEA ETA GERNIKAKO ARBOLA

Bertan biltzen ziren euskal politikariak eta jaunak gure herriaren etorkizunari buruzko erabakiak hartzeko. Gaur egun, bertan zin egiten du kargua lehendakariak. Historiaz betetako multzo arkitektoniko eder honetan eratu ziren foruak eta, horrela, Gernika euskal askatasunen sehaska bilakatu zen. Gehiago Irakurri

árbol de Gernika

Foruko multzo historikoa

Tourseko San Martin Elizak eta herrixka erromatarrak osatzen dute. Elizak 2.000 urteko historia dauka eta Bizkaiko sekuentzi historikorik osoena duen espazio arkeologikoa da. Tenplua XVI. mendekoa da, baina, barrualdean, aurreko garai bateko tenplu baten hondarrak daude, nekropoli zaharrak eta erromatarren garaiko eraikuntzak. Zoruan, beirazko plataforma bat dago instalatuta eta, horri esker, mendeetan zehar ezkutatuta egondako aztarnez goza daiteke.

Tourseko San Martin Eliza Foruko herrixka erromatar zaharraren hondarrekin dago lotuta; hain zuzen ere, hori da Erromak Bizkaian sortutako egonleku nagusia. Kristo ondoko 1. mendean sortu zen 6 hektareako azalera baten gainean eta V. mendera arte egon zen habitatuta. Leku estrategiko honek sustatzen zituen merkataritza-trukeak Kantauriko eta Akitaniako kostaldeko beste kostalde-nukleo batzuekin. Udako hilabeteetan, bisita gidatuak antolatzen dira.

Foruko multzo historikoa

Arrolako Oppiduma

Arrola mendiko gailurrean, duela 2300 urte, guneko biztanleei babesa eman zien gotorlekua eraiki zen. Oppidum horrek erakusten digu Bigarren Burdin Aroko bizimodua, harresi, ate eta hobi monumentalekin. Mendebaldeko Kantauriko gotortutako herrixkarik garrantzitsuenetarikoa da. Horren ezagutzan sakontzeko, Arrolagunera ere hurbil zaitezke, hau da, Oppidumaren Interpretazio-zentrora (Loiola auzoa, Arratzu). Bertan, panelak eta ilustrazioak dituen erakusketa bat aurkituko duzu, baita etxola baten tamaina errealeko birsorkuntza ere. Oppidumerako bisita gidatuak udako hilabeteetan antolatzen dira. Horrez gain, Arrolagune Interpretazio-zentroa bisita daiteke asteburuetan, goizez.

Arrolagune

Tel. 634 243 762
www.visiturdaibai.com

Opidum-de-Arrolaop

Ereñozarreko San Migel

Ereñoko herriaren gainean, bista paregabeak dituen paraje pribilegiatuan eta harresien, paisaiaren eta legenden aztarnen artean, Ereñozarreko San Migelen “erdi aroko gailurra” dago. Baseliza Mundakako itsasadarraren txoko gehienetatik ikus daiteke eta, Ereñozarreko gailurretik, Durangaldeako mendiak bereiz daitezke. Udan, bisita gidatuak egiten dira gailurrera, gure historiako etaparik ezezagunetarikoa gogorarazteko. Ikerketa arkeologikoak sekuentzia historiko bat egiaztatzen du, Erdi Arotik gaur egun arte. Hauek dira horren elementu nagusiak: etapa desberdinak dituen nekropoli bat, parrokia bat eta gaur egun desagertuta dagoen gaztelu bat.

Igoera nahiko erraza da, azken zatia izan ezik, non malda nabarmena dagoen. Ereñotik, oinez, 40 minutu ingurura dago. Gainera, udako hilabeteetan, bisita gidatuak egin daitezke aztarnategira.

San-Miguel-de-Erenozar

Urtubiaga Burdinola

Denboraren poderioz, Ean, errotaren eta Urtubiaga Burdinolaren aztarnak ingurune bukoliko horrekin fusionatu dira. Harresiek, arkuek eta presa zaharrek atseden hartzen dute orain, aberastasun-iturri izandako iragan industrialaren ostean. Lehenengo erreferentziek XV. mendean kokatzen dute multzo industrial hau. Gaur, interes kulturaleko monumentuak dira. Eako erdialdetik irteten den bide polita errotaraino eta burdinolaraino. Oinez egin daitekeen ibilbide hori guztiz irisgarria da eta balio natural eta kultural handia dauka; hala, bide tradizional zaharraren pausuak jarraitzen ditu, baita burdinola zaharraren ubidea bera ere.

Urtubiaga burdinola

Tribisburuko nekropoli erromatarra

Sollube mendian, 500 metro baino gehiagora, Tribisburuko aztarnategi erromatarra dago: kristo ondoko lehenengo eta hirugarren urteen bitartean erabilitako errausketa-nekropolia. Oinplano karratuko harrizko barrutiek osatzen dute, korridore estu batek banatzen dituena. Hala, horiek, behin erraustuta, hildakoen hondarrak babesteko erabilitako mausoleoak erreproduzitzen dituzte.

tribisburu

Portuondoko Zubi Erromatarra

Egonleku erromatarra da eta baliteke kabotajeko itsas-trafikoko portua izatea ere bai. Bertan aurkitu egin dira zeramikak eta brontzezko txanpon erromatarrak. Lekuaren duela milaka urteko paisaia hobeto ulertzeko, bi panel dauzkazu: bata Txatxarramendiko uhartearen ontziralekuan eta bestea oinezkoentzako pasealekuan, trenbidearekiko paraleloki. Panelek erakusten dute zubi erromatarraren birsorkuntza, horren ohiko jarduera izandakoa islatuz.

portuondo

Antiaireko babeslekuak

Gernikak zenbait babesleku ditu, publikoak eta pribatuak, 3000 pertsonentzako edukiera dutenak. Gaur egun, oraindik kontserbatzen dira eta horietako bi bisita daitezke. Astrako babeslekuak 1937ko bonbardaketan bertan lau orduz baino gehiago egon zirenen bizitza salbatu zuen. Hormigoiko eraikuntza da eta ganga-formako sabaia dauka, inpakturik egotekotan seguruagoa izan zedin. Eraikuntza hori “disimulatuta” zegoen sabai aizun baten azpian, txori-bistaz, etxebizitza baten itxura ematen ziona. Pasealekuko babeslekuak 15 metroko luzerako tunelak ditu, bi metro baino gehiagoko zabalera eta beste bi metroko altuera. Bertan, esperientzia paregabea bizi daiteke bonbardaketa birsortzen delako, irudien eta soinu-materialaren bidez.

bunker gernika