PIKNIK-GUNEAK ETA MERENDEROAK

Naturarekin harremanetan, paraje ederren artean, eta aire zabalean egun batez gozatzeko beharrezkoak diren zerbitzuekin.

MERENDEROAK -matxitxako

Gaztelugatxe-Matxitxako: Egokia da mendi-ibiltarientzat eta Gaztelugatxeko Donieneren, Akatzeko uhartearen eta Matxitxako Lurmuturraren bista apartak ditu. Daukan kokapenagatik, gune haizetsua da.

  • Zerbitzuak: 11 mahai, 4 barbakoa, aparkalekuak
  • Dirección: Arane Gibelortzaga Auzoa. Bi- 3101  P.K: 33+0560  (Desviación a la derecha tras pasar el cabo Matxitxako y antes de acceder al camino peatonal que nos lleva a San Juan de Gaztelugatxe)
tala-MERENDEROA

Tala: Bikaina da familientzat; hiri-gunean kokatuta dagoen aisialdi-gune hau zuhaizti batean dago eta bistak ditu itsasora eta Izaro uhartera.

  • Zerbitzuak: 7 mahai, 3 barbakoa, zabuak, WC zerbitzuak
  • Helbidea: Tala, zenbakirik gabe. 48370 Bermeo
San Antonio picnic

San Antonio: Merendero hau San Antonioko hondartzaren ondoan dago eta oso erosoa da haurrak dituzten familientzat.

  • Zerbitzuak: 8 mahai, aparkalekuak, iturria, haur-jolasak dituen parkea, WC zerbitzuak, taberna.
  • Helbidea: Abiña auzoa (aisialdi-gunera Gernika eta Mundaka lotzen dituen BI-2235 errepidetik heltzen da. BI-4233 errepide sekundarioa hartzen da San Antonioko hondartzaraino).
MERENDEROAK -ea

San Bartolomé: Merendero honetan, zuhaizti-panoramika zoragarria dago eta, gainera, hericera edo “kirikiñausi” bat dauka, eraikuntza berezia, baserriko bizitzarekin lotutakoa eta barrualdean gordetzen zituen gaztainak babesten zituena.

  • Zerbitzuak: 5 mahai, barbakoa bat, aparkalekua, iturria.
  • Helbidea: Gernikatik Eara doan BI-3238 errepidea hartuta, udalerria zeharkatuz, Bedaronako auzora goaz, ezkerretara kokatutakoa. Hortik kilometro batera, jaitsiera bat dago, seinaleztatuta dagoen aisialdi-gune honetaraino eramaten gaituena.
MERENDEROA-Ereño

Gabika: Merendero txikia, landa-ingurune ederrean kokatutakoa eta bikaina geldiune bat egiteko eta indarrak birjartzeko.

  • SZerbitzuak: 4 mahai, 3 barbakoa, iturria, aparkalekua, haur-jolasak dituen parkea.
  • Helbidea: Gabika auzoa, Ereño-Nabarniz errepidea.
MERENDEROAK -zallobante

Zallobanteko merenderoa: Bizkaiganetik kilometro batera baino ez dago eta larre berdeak eta mendi-gailurrak dituen paraje paregabe batean dago. Bikaina naturaz gozatzen dutenentzat.

  • Zerbitzuak: Mahaiak, barbakoak, iturriak, aparkalekua, futbol-zelaia.
  • Helbidea: Zallobante auzoa, 21
Merendero Elexalde en Errigoiti

Elexaldeko merenderoa: : Bikaina espazio lasaia eta naturaz inguratua bilatzen duten familientzat.

  • Zerbitzuak: 8 mahai, 3 barbakoa, iturria, aparkalekua, haur-jolasak dituen parkea.
  • Helbidea: Eleizalde auzoa
MERENDEROAK -arboliz

Arboliz: Atseden-gune hau bikaina da aire zabaleko egun batez gozatu nahi duten familientzat eta lagunentzat.

  • Zerbitzuak: 6 mahai, ura, zuhaiztia, haur-jolasen gunea, WC zerbitzuak, aparkalekua
  • Helbidea: Arboliz auzoa (Ibarrangelu eta Natxitua lotzen dituen errepidean).
MERENDEROAK -morga

Plose: Paisaia berde eta menditsuak inguratzen du barrualdeko merendero lasai hau.

  • Zerbitzuak: 4 mahaiak, aparkalekua, iturria, 2 barbakoa
  • Helbidea: Morga eta Larrabetzu lotzen dituen BI-2713 foru-errepidea.