INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Legendikako Andra Mari eliza, Kanalan

XVI. mendetik bertan egon dela dakigu. Gangarik gabeko habeartea du, bost aldarerekin, eliz atari korrituarekin eta aurrealdeko dorrearekin. Gautegiz Arteagako parrokiaren parte ziren 14 etxeren jabeek sortu zuten Legendikako Andra Mari eliza. Geroago beste 16 etxe batu zitzaizkien, Sukarrietako San Andres parrokiakoak. Horiek ere, Gautegiz Arteagakoek bezalaxe, jatorrizko parrokiatik bereiztea erabaki zuten.

Iglesia Santa Maria de Legendika

San Andres eliza

1787an eraiki zen. Gangadun habeartea du, lau aldarerekin eta dorrearekin.

Sukarrietako Parke Botanikoa

Txatxarramendi irla txikian Urdaibaiko espezie botaniko desberdinak ikus daitezke, itsasadarraren ahoaren ikuspegi harrigarriaz gozatzeaz gain.

Sukarrietako Parke Botanikoa

Erromatar ainguratokia

Portuondoko irtengunearen babespean dauden senaian eta kala txikian II. eta IV. mende bitartean erromatar ainguratokia izandakoaren aztarnak daude.

sukarrieta