SURFING

Urdaibaik baldintza paregabeak ditu surfa egiteko. Mundaka eta bertako ezkerreko olatua mundu osoan dira ezagunak eta erreferentzia bat dira kirol honetan. Baina, Urdaibain, badaude beste leku batzuk, Laida eta Lagako hondartzak bezalaxe, jarduera honetaz gozatzeko.

Surfa egiten dutenek esaten dute oholaren gaineko sentsazioak deskribaezinak direla. Eta horri Urdaibai bezalako paradisu-izaerako lekua gehitzen badiogu, sentsazioak nabarmen areagotzen dira. Mundaka eta Laida eta Lagako hondartzak leku bikainak dira kirol hau egiteko. Hasi berrientzat, hobe da Laidan egitea eta, adituentzat, Mundakako ezkerreko olatuan eta Lagan, aurreikuspenen arabera. .

Urdaibain zenbait surf-eskola aurkituko dituzu.

LAGA SURF CAMP


Surf-eskola eta kanpamentua.

Ibarrangelu
Tel.: 667 737 397 / 94 627 63 16
www.lagasurfcamp.com

UR URDAIBAI

Jaitsiera kanoaz, kayak-ikastaroak eta alokairua, stand up paddle, surfa eta coasteering.
Ibarrangelu
Tel.: 94 627 66 61 / 688 635 190
www.urdaibai.com
info@urdaibai.com