TURISMO JASANGARRIAREN EUROPAKO GUTUNA

Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna (TJEG) Babestutako Espazio Naturaletan EUROPARC Federazioaren ekimen bat da, Europan dauden babestutako espazio naturaletan turismoa jasangarritasunari helduz garatzea duena helburu.

Parte hartu nahi duten eragile ezberdinen artean turismo jasangarriaren printzipioak aplikatzeko metodo bat eta borondatezko konpromiso bat da. Halaber, nazioarteko prestigioa duen egiaztagiri bat da, turismo arduratsu eta kalitatezko bat garatzeko horren garrantzitsua den lan hori aitortzekoa.

Lanketa horretan bat egiten dute inguruneko enpresa eta erakundeek zein bisitariek, guztion artean kalitatezko esperientziak sortzeko eta, batez ere, guztientzat aberasgarri izango direnak.

GOGORATU: Bisitatzen gaituzunean, saia zaitez Urdaibain egiten duzun egonaldiak beti eragin positiboa izan dezala ingurumenean, gizartean eta, oro har, ekonomian. Horrela zure turismoa benetan jasangarria dela jakingo duzu