UR ETA KIROL-JARDUERAK
Piragua, Surf, Paddle Surf, Kayak, multiabentura, eskalada… Aisialdiaz gozatzeko jarduera eskaintza zabala. Adin guztietako jendearentzat.
Urdaibaiko hondartzek ondo pasatzeko jarduera ugari eskaintzen dituzte, eta horietako bat ur jarduerak dira. Itsasoan kirola egiteko aukera bikaina, segurtasun-neurri guztiak betez, adin guztietako jendearentzat. Piraguan ibiltzea, paddle surf, urpekaritza ikastaroak, multiabentura, itsasontzian ibiltzea…