LAIDA
Duna-hondartza eder hau Ibarrangeluko udalerrian dago. Bereizitako bi bainu-gune ditu, bata korronteena, itsasadarrera ematen duena, eta bestea itsasora irekitakoa. Bikaina publiko mota guztientzat.
LAGA
Basatia eta itsasora irekia, Ogoñoko lurmuturrak gailentzen duen paisaia berde batez dago inguratuta. Ibarrangeluko udalerrian dago eta leku bikaina da surfa egiteko. .
LAIDATXU
Mundakako hondartza da, herriaren erdigunetik hurbil dagoena eta oinez hel daitekeena. Bertako harea fina eta urre-kolorekoa da eta hondartza primerakoa da familientzat. Sarbide-arrapala bat dauka eta bainu egokitua ere bai.
SAN ANTONIO
Busturiako udalerriko urre-koloreko harea duen hondartza ireki hau Sandindere uharteak babesten du eta, itsasbeheran, oinez hel daiteke. Ondo ekipatuta dago eta aisialdi-gunea dauka.
EA
Eako erdigunean bertan dago kokatuta. Hareatza eroso bat da, pasealeku-guneak, tabernak eta jatetxeak dituena. Bikaina da haurrak dituzten familientzat.
TOÑA
Busturiako udalerriko urre-koloreko harea duen hondartza ireki hau Sandindere uharteak babesten du eta, itsasbeheran, oinez hel daiteke. Ondo ekipatuta dago eta aisialdi-gunea dauka.
KANALAPE
Itsasadarrean sortzen den hareatza ezkutu hau babesten du mendi-hegal batek eta horrek giro lasaia eta isila ematen dio. Gautegiz Arteagan dago kokatuta eta, bertara heltzeko, oinez jaitsi behar da bide batetik. .
ANTZORA
Ibarrangeluko udalerrian eta Laidako hondartzatik gertu kokatutako kala biluztari ederra. Bertara heltzeko, oinez ibili behar da 500 metro inguru. Izaroko uhartearen bista pribilegiatuak ditu.
TXATXARRAMENDI
Sukarrietako udalerriko belarrezko hondartza bitxia da eta Txatxarramendiko uharteak inguratzen du. Bertara, uhartetik heltzen da, eskaileretatik edo aulkientzat eta bizikletentzat dagoen arrapala irisgarriaren bidez.
LAPATZA (Natxitua, Ea)
Eako Natxitua auzoko kala harritsu txikia, bikaina naturaz lasaitasunez gozatu nahi duten horientzat.
ARITZATXU
Bermeoko udalerriko hondartza txiki eta polita. Labar batek eta haitz handiek babesten dute; bertan, olatuak suabeak dira eta uraren kalitatea oso ona. Ingurune eder horretara ezin da autoz heldu.
ONDARTZAPE
Mundakako udalerriko kala txiki harritsua da eta, itsasgoran, ia-ia desagertzen da. Bikaina da urpekaritzaren zaleentzat.