HONDARTZAK

Hareatza handiak daude eta senadiren baten babespean dauden hondartza txikiak ere bai; horiek guztiek daukate berezko xarma eta ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Hondartza ederrak ez udan bakarrik gozatzeko, baizik eta denboraldiz kanpo ere bai. Bertan, aukera dago itsasoaren ertzetik paseatzeko eta aire purua eta freskoa arnasteko.

LAIDA

LAIDA

Duna-hondartza eder hau Ibarrangeluko udalerrian dago. Bereizitako bi bainu-gune ditu, bata korronteena, itsasadarrera ematen duena, eta bestea itsasora irekitakoa. Bikaina publiko mota guztientzat.

Playa de Laga - Ibarrangelu

LAGA

Basatia eta itsasora irekia, Ogoñoko lurmuturrak gailentzen duen paisaia berde batez dago inguratuta. Ibarrangeluko udalerrian dago eta leku bikaina da surfa egiteko. .

playa laidatxu

LAIDATXU

Mundakako hondartza da, herriaren erdigunetik hurbil dagoena eta oinez hel daitekeena. Bertako harea fina eta urre-kolorekoa da eta hondartza primerakoa da familientzat. Sarbide-arrapala bat dauka eta bainu egokitua ere bai.

playa-san-antonio

SAN ANTONIO

Busturiako udalerriko urre-koloreko harea duen hondartza ireki hau Sandindere uharteak babesten du eta, itsasbeheran, oinez hel daiteke. Ondo ekipatuta dago eta aisialdi-gunea dauka.

playa-ea

EA

Eako erdigunean bertan dago kokatuta. Hareatza eroso bat da, pasealeku-guneak, tabernak eta jatetxeak dituena. Bikaina da haurrak dituzten familientzat.

playa-de-toña

TOÑA

Busturiako udalerriko urre-koloreko harea duen hondartza ireki hau Sandindere uharteak babesten du eta, itsasbeheran, oinez hel daiteke. Ondo ekipatuta dago eta aisialdi-gunea dauka.

playa kanalape

KANALAPE

Itsasadarrean sortzen den hareatza ezkutu hau babesten du mendi-hegal batek eta horrek giro lasaia eta isila ematen dio. Gautegiz Arteagan dago kokatuta eta, bertara heltzeko, oinez jaitsi behar da bide batetik. .

vista islas

ANTZORA

Ibarrangeluko udalerrian eta Laidako hondartzatik gertu kokatutako kala biluztari ederra. Bertara heltzeko, oinez ibili behar da 500 metro inguru. Izaroko uhartearen bista pribilegiatuak ditu.

playa_txatxarramendi

TXATXARRAMENDI

Sukarrietako udalerriko belarrezko hondartza bitxia da eta Txatxarramendiko uharteak inguratzen du. Bertara, uhartetik heltzen da, eskaileretatik edo aulkientzat eta bizikletentzat dagoen arrapala irisgarriaren bidez.

playa lapatxa

LAPATZA (Natxitua, Ea)

Eako Natxitua auzoko kala harritsu txikia, bikaina naturaz lasaitasunez gozatu nahi duten horientzat.

playa-aritxatxu

ARITZATXU

Bermeoko udalerriko hondartza txiki eta polita. Labar batek eta haitz handiek babesten dute; bertan, olatuak suabeak dira eta uraren kalitatea oso ona. Ingurune eder horretara ezin da autoz heldu.

Playa de Ondartxape

ONDARTZAPE

Mundakako udalerriko kala txiki harritsua da eta, itsasgoran, ia-ia desagertzen da. Bikaina da urpekaritzaren zaleentzat.