URDAIBAIKO UHARTEAK

Misterioz eta legendaz inguratuta beti, Urdaibaiko uharteak eta uhartetxoak horren adibide ona dira. Uharte kontinentalak dira, hau da, bere historiaren uneren batean kontinentearen parte izan ziren.

isla_txatxarramendi

Txatxarramendi

Murgil zaitez Urdaibaiko artadi-masarik zaharrenetariko batean. Sukarrietan aurkituko duzu eta, uhartera heltzeko, zubi bat besterik ez da gurutzatu behar. Bertan, 25 landare-espezie behatu ditzakezu, gehienak Kantauriko artadiaren bereizgarri direnak: zurbeltza, erramua, garangorria… Horiek identifikatzeko, zenbait plaka eta kanpoko paisaia interpretatzeko panel daude. Uharteak Txatxarramendiko Parke Botanikoa hartzen du, bertako espezieak interpretatu eta identifikatzeko. San Antonioko hondartzatik, itsasbeheran, oinez hel zaitezke Txatxarramendiraino.

isla-azaro

Izaro

Bermeo eta Mundaka artean kokatuta dago eta horizontean sortzen duen irudia Urdaibaiko panoramikarik ohikoenetarikoa da. XV. mendean, frantziskotarren komentu bat egon zen uhartean eta kortsarioen historiak, lurralde-gatazkak eta maitaleen legendak uharte ospetsu honen parte dira. Gaur egun, itsas hegaztien koloniak (antxetak, ekaitz-txoriak, koartzatxoak eta ubarroiak…) bizi dira bertan eta, urtero, uztailaren 22an, Madalenak ospatzen dira, Bermeok uhartearen gaineko jabetza ziurtatzen duen festa handia.

isla-aketz

Akatz

Matxitxako lurmuturraren eta Gaztelugatxeko Donieneren artean kokatutako haitza da, Gaztelugatxeko biotopoan eta Bermeoko lurraldean finkatutakoa. Hegazti-populazio handi batentzako atseden-gunea da; izan ere, hegazti horiek “ekaitzaren txoriak” izenarekin dira ezagunak eta babes bila hurbiltzen dira bertara denboralea dagoenean. Beste bitxikeria bat da olibondo basatiak dituela, klima askoz suabeago baten oroigarri direnak.

isla-sandindere

Sandindere

Uhartetxo honek Kantauriko artadiaren berezko landaredi trinkoa dauka, hain zuzen ere, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren ikur naturala dena. Busturiako San Antonioko hondartzan aurkituko duzu eta iragan erlijiosoa dauka; izan ere, San Andresko Eliza Parrokia eta hilerri bat bertan egon ziren, dirudienez, XVIII. mendearen amaierara arte. Hortik hartzen du uhartetxoak bere izena. Hare-mihi baten bidez hel daiteke, itsasbeheran lur irmoarekin konektatzen duena