EROSKETAK
Gernika-Lumo eta Bermeo dira Urdaibaiko hirigune nagusiak. Udalerri horietako merkataritza-eskaintza oso anitza eta kalitatezkoa da. Arropa, zapatak, souvenirrak, lurrindegiak, supermerkatuak… behar duzun guztia aurkituko duzu eskualdeko bi hiriburu horietan. Gainera, bertako merkataritza berezia da, adeitasunez eta profesionaltasunez tratatzen baitituzte bezeroak.
Euskal arropa “tradizionala” nahi baduzu, horixe ere aurkituko duzu. Txapelak, gerrikoak, abarkak, kaikuak, pilotak, otzarak, palak, zapiak… edota historia-liburuak…
Mundakak ere merkataritza-eskaintza anitza du. Surf estiloa gustatzen bazaizu, bertan aurkituko duzu azken moda!