INTERES TURISTIKODUN TOKIAK

Errege bidea

Bilbo Bermeorekin lotzen zuen zinpeko ibilbidearen hiru tarte ikus daitezke Busturian. Hiru tarte horiek Madariaga dorretxetik, Etxebarritik eta Kurtziganetik daude.

Ekoetxea Urdaibai. Euskadiko Bioaniztasunaren Zentroa.

Eraberritu den Madariaga dorretxean dago. Zentroaren helburua biodibertsitatearen kontserbazioa eta erabilera iraunkorra sustatzea eta haren inguruko ezagutza zabaltzea da. Irakurri gehiago

ekoetxea urdaibai

Axpeko Andre Mariaren eliza

Ez dakigu noiz sortua den baina aski litekeena da XVI. mendean eraikia izatea. Ate gotiko polita dauka, eta baita honako elementu hauek ere: gangadun habeartea, kapera eta hilobi bat, “Errege-erregina Katolikoen” estiloko atari handi bat inguruan eta atxikitako etxe bat. Elizatik hurbil Guruztokiaren baseliza dago, monumentu artistiko eta historiko izendatua.

elizae-Busturia

Txirapozu jauregia

XVIII. mendekoa da eta garai hartako arkitektura burgesaren adibide da.

Palacio-de-Txirapozu

Mahats-parrak

XVIII. mendeaz geroztik, herriko bideak mahats-parraz beteta zeuden, baita errege bidea ere. Bidearen alde bietan harrizko zutabeak zeuden, goiko aldean egurrezko habeak zituztenak, mahatsondoei eusteko. Gaur egun ere ikus daitezke.

Mahatsaradiak

Hegaztien behatokia

Busturia hegaztien behaketarako toki paregabea da, kokapena dela eta. San Kristobal hondartzan aurkituko duzu behatoki bat.

BIRD-CENTER