Ea
Bedaronako, Ereñoko eta Natxituako arrantzaleek sortu zuten Ea, arrantzale izaera mantendu duen landa-herria. Eako hiriguneak eta auzoek osatzen dute udalerria, hots, Natxituak, Bedaronak eta Angelutxuk. Paisaia guztiz eder eta anitzaren osagarri dira auzo horietako bakoitzaren ezaugarri eta izaera desberdinak.
Irakurri gehiago
HIRIGUNEA leku atsegin eta polita da, eta xarma berezia dauka hondartza babestu eta familiarrari esker. Portuak, txalupek eta herritarren izaerak arrantzale jatorria gogorarazten dute. Itsasadarrak eta alde biak batzen dituzten zubiek are bereziago egiten dute Ea.
BEDARONA auzo lasaia da, zelai irekiak dituena. Hirigunetik 3 kilometrora dago. Elizak, frontoiak, plaza txiki batek eta kontu handiz zaindutako baserriek ongietorria emango dizute goitik. Itsasoa eta euskal kostaldea ikus daitezke Bedaronatik eta benetan ikuspegi ikaragarria da.
Eatik 3 kilometrora baita ere, muino baten gainean zabalduta,NATXITUA auzoa aurkituko dugu. Han eta hemen sakabanatutako baserri sendoek eta etxe talde batek osatzen dute landa-gunea, plaza txiki baten eta atari guztiz ederra daukan Kontsolazioaren Andra Mari elizaren inguruetan bilduta.
Jaiak
Eako jaiak San Joan egunean ospatzen dira, ekainaren 24an.