Errigoiti
Landa-udalerria da nabarmenki eta bere jatorria Idibaltzagako Andra Mariaren elizateari lotuta dago. Eleizalde auzoan dagoen parrokia horrek irudi polita osatzen du, guruztokiarekin eta inguruan dituen baserriekin batera. Horrez gain, Errigoitik hainbat baseliza ditu, auzoetan sakabanatuta, eta barruko paisaia tipikoa eta artzaintzari lotutakoa da.